
AGENDA
Otsailak
17
LA PAMPLONESA GAYARREN. CERVANTES ETA TURRILLAS
CERVANTES ETA TURRILLAS La Pamplonesa musika bandaren kontzertua. ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN. OTSAILAREN 17A, IGANDEA. 12:00. Kontzertu berezi honetan La Pamplonesaren historiako bi protagonisten obrak entzunen ditugu. Silvanio Cervantes jauna bandaren sortzaileetako bat izan zen, eta lehenengo zuzendaria. Konpositore bezala gutxiago ezagutzen bada ere, bandaren lehen errepertorioaren parte handi bat sortu zuen, batez ere musika herrikoia eta dantzarako musika. Bestalde, Manuel Turrillas jauna bandako kide izan zen 50 urtez, eta gaur egun hiriaren eta bertako jaien parte diren obra asko sortu zituen. Bi egile horien obra ezagutzeko aukera ona, beraz, La Pamplonesak lehenengo 100 urteak betetzen dituen urte honetan. La Pamplonesa Musika Bandak 2019ko mendeurrenaren ospakizuna neguarako eta udaberriko kontzertuen zikloarekin abiatuko du Gayarren Antzokian. Kontzertu bakoitzerako sarrerak Gayarre Antzokiko leihatilan daude salgai, asteartetik igandera (12:00-14:00 eta 17:30-20:30), eta webgunean (www.teatrogayarre.com). 7 kontzertuetarako abonamendua: 35 €.
Gayarre Antzokia
12:00
Otsailak
15
Otsailak
17
GAYARRE ANTZOKIAN ASTEBURU HONETAN
Gayarre antzokiak hiru ikuskizun antolatu ditu asteburu honetarako: Otsailak 15, ostirala, 20.00, “LA DISPUTA. Voltaire.Rousseau”, Josep Maria Flotatsekin; Otsailak 16, larunbata, 20.00, PABLO MILANÉS “Esencia” (antolatuta: In&Out); Otsailak 17, igandea, 12.00, LA PAMPLONESA DE CERVANTES A TURRILLAS ( Barañain koruarekin). Sarrerak eros daitezke antzokiko leihatilan eta www.teatrogayarre.com webgunean.
Gayarre antzokia
20:00 eta 12:00
Otsailak
20
IRRIZIKLO HAMAIKA. BIRJIÑE ALBIRA – BALTZIZKUETA
Nafarroako Antzerki Eskolak ´Iruñetik mundura` eta ´Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez` emanaldiak hartuko ditu Birjiñe Albiraren eta Baltzizkuetaren eskutik, hurrenez hurren, otsailaren 20an, asteazkenarekin, 20:00etan. “Iruñetik mundura” ikuskizunak egunerokotasunean oinarritutako ipuin sorta bat kontatzen du. Iruindar peto-petoa naiz. Bertako kaleetatik ibiltzea gustatzen zait. Izkina guztietan kontutxoak daude ezkutatuta. Batzuk bertan gertatu dira. Beste batzuk, berriz, edonon suertatu dira baina, auskalo zergatik, lotura daukate gure hiriarekin. Ala ez. Ze axola, Iruñetik mundura bidaiatzeko modu ona dira. ´Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez`emanaldian, egileak, arrantzale filipinoek lez, azken 10080 minutuetan gertatu diren berri izugarri, liluragarri, poetiko, sinesgaitz, zurrun, gogotsu, triste, epiko, eta orokorrean, literarioak arrantzatuko ditut zuen gozamenerako.
Nafarroako Antzerki Eskola
20:00
MULTIMEDIA
ALBISTEAK
INFORMAZIO BALIAGARRIA
HARPIDETU NAHI DUT
NEWSLETTER-A JASOTZEKO
Iruñean egiten diren kultur ekitaldien berri jaso nahi izanez gero, Newslettter-en harpidetu
BESTE ESTEKA INTERESGARRIAK
HIRIKO BESTE KULTUR JARDUERA BATZUK

AMBIGU KAFE-TABERNAN JUAN FERNÁNDEZ NAVAJAS (PLACI) ERAKUSKETA
OTSAILAREN 2TIK 28RA
‘Sugerencias’ Juan Fernández Navajas (Placi) artistaren erakusketa Ambigú kafe-tabernan (Rinaldi kalea 15). Otsailaren 2tik 28ra. Ordutegia: 9:00etatik a 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.elambigucafebar.com webgunean.

Navarro Villoslada BHIko antzerki-lantegiak INVERNESS (Shakespeareren Macbeth egokitzapena), Ana Artajok eta Ion Martinkorena idatzita. Sarrerak doan dira, gonbidapenak aurretik hartuta Institutuko atezaintzan. Emanaldiak: urtarrilaren, 25 eta 26; otsailaren 1, 2, 8, 9, 16 eta 23 egunetan; martxoaren 16, 23 eta 30 egunetan; apirilaren 5, 6, 12 eta 13 egunetan; eta maiatzaren 3 eta 4. 19:30ean.
http://iesnavarteatro.wixsite.com/tallerdeteatro