ZE BERRI? ALDIZKARIA

AGENDA


Abuztuak

1

Irailak

30

UDAKO JARDUERAK CIVIVOXETAN

Civivoxetako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuzaren kontzertuak. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan. Gainera, Kondestablearen jauregian haurrendako ziklo bat egongo da, txotxongilo, ipuin, musika eta umore-ikuskizunekin, eta Mapamunditarrak, Gazte Faktoria eta patinatzaileen topaketa egingo da, baita ur gezako arrantza-lehiaketa eta 5 urtetik gorakoentzako marrazki-lehiaketa ere. Argazki-rallyaren, gaueko argazki-lehiaketaren eta graffiti-lehiaketaren edizio berriak ere izango dira.


Iruñeko plazak



Abuztuak

3

KALAKAN: HARRI(ES)IAK. 2017ko HARRESIETAKO JAIALDIA

Kalakan. HARR(IHES)IAK. 2017ko Harresietako Jaialdiaren inaugurazioa. Folk musika. Musikariak eta zirku-artistak, harparen, oboearen eta txalapartaren soinuei eta Kalakanekoen ahotsei lotuz, horma-irudi bat osatuko duen marrazkilariaren begiradapean; horma-irudi bat zeinari berdin antzemanen baitizkiogu Erdi Aroko arrastoak eta aire garaikidea. Abuztuak 3, osteguna. 21:30. ZIUDADELA. 4. agertokia. IRUÑEKO, HONDARRIBIKO ETA BAIONAKO UDALEK EKOIZTUTAKO IKUSKIZUNA. EKOIZPENERAKO ESKUORDETZA: KARAKOIL PRODUCTION.


Ziudadela


21:30


Uztailak

24

Irailak

3

GOTORLEKUETARA BISITA GIDATUAK UDAN

Iruñearen historia eta Ziudadelako sekretuak ezagutzeko gotorlekuetara bisita gidatuak (Gaztelaniaz eta euskaraz) antolatuko ditu Iruñeko Udalak uztailean eta abuztuan. Uztailaren 24tik irailaren 3ra bisita gidatuak egingo dira egunero, 10:30ean eta 18:30ean, eta ostegunetik igandera 20:00etan ere bai. Halaber, asteburuetan antzerki erako bisitak egingo dira harresien zaindariak ezagutzeko, 12:00etan. Dagoenekoz izena eman daiteke Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es eta visitamurallaspamplona@gmail.com helbide elektronikoetan, eta 948 420700 telefonoan.


Iruñeko Gotorlekuak


10:30, 18:30 eta 20:00


    KONTZERTUAK

  • IKUSPEGIAK

  • AGERTOKIAK




INFORMAZIO BALIAGARRIA


SARRERA
SALMENTA


Sarrerak Gayarre antzokirako


Sarrerak Civivox zentroetarako

HARPIDETU NAHI DUT

NEWSLETTER-A JASOTZEKO


Iruñean egiten diren kultur ekitaldien berri jaso nahi izanez gero, Newslettter-en harpidetu

BESTE ESTEKA INTERESGARRIAK


HIRIKO BESTE KULTUR JARDUERA BATZUK


Revista Contraluz

Nafarroako Argazki eta Zinema Elkarteak CONTRALUZ aldizkariaren 38. alea argitaratu du. Aro berri bateko lehen alea da honako hau, diseinua eta estiloa aldatu baititu ekipo berritu batek. Zenbaki honen orrietako edukien artean kolaboratzaile hauen ekarpenak daude: Carlos Cánovas, Juan José Ollo, Andrea Caprarulo, Andoni Torres, Vanina Vázquez eta Miguel Zozaya. Nafarroako Argazki eta Zinema Elkartea irabazi-asmorik gabeko kultur erakunde bat da, 1955an sortua, argazkilaritzarekiko zaletasuna eta argazkigintza hedatzea xede duena. Hastapenetan buletin bat argitaratzen zuen, gerora Contraluz aldizkaria bihurtu zena, eta orduz geroztik 38 zenbaki kaleratu dira.

Dantzaris_DugunaTaldea

Duguna – Iruñeko dantzariak taldeak dantzari berriendako deialdia zabaldu du, bai haurren dantza eskolarako baita nagusien talderako ere. Dantza eskola: 30 plaza, 8tik 16 urtera arteko gaztetxoendako. Duguna – Iruñeko dantzariak: 15 plaza, 16 urtetik aurrerako gazteendako. Iruñeko dantzarietan izena emateko: 657332944 eta duguna@duguna.eus webgunea. Izen-emate ordenaren arabera beteko dira plazak.


ZER ATSEGIN DUZU WEBGUNE HONETAN?