ALBISTEAK



<< ITZULI

ZineEskola_EliasQuerejeta

ELÍAS QUEREJETA ZINE ESKOLAKO IKASLEEK BIDEOARTE-ERAKUSTALDIAREN PROGRAMAZIOA DISEINATUKO DUTE, ETA IRUÑEKO KALE ETA TXOKOETAN IKUSGAI EGONGO DA GABONETAN



Azaroaren

5

IRUÑEKO UDALAK LANKIDETZA-HITZARMEN BAT SINATU DU ESKOLAREKIN, EKIMENA BULTZATZEKO


FACEBOOK
TWITTER
EMAIL


Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek bideoarte-erakustaldi berriaren programazioa diseinatuko dute, eta Iruñeko Alde Zaharreko kale eta txokoetan ikusgai egongo da Gabonetan. Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eskolarekin, horren bidez bultzada emateko abenduaren 21etik urtarrilaren 1era hiriko erdiguneko hainbat gunetan garatuko den ekimenari. Goizean, eskolako ikasle batzuk Iruñera etorri dira proiekzio-guneak bisitatzera, erakustokiak ezagutzeko.
Goizean, prentsaurrekoan, Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zuzendari Maitena Muruzabalek eta Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendari Carlos Muguirok aurkeztu dute ekimena, Otras luces / Bestelako argiak bideoarte-erakusketaldia egonkortuko duena, lehen bi edizioen ondoren. Erakusketaldi horren bidez Udalak hiri-eremua ireki eta indartzeko asmoa du, kultura helburu hartuta, eta arte-adierazpen garaikideak bultzatu eta hedatu nahi ditu ere, haren diziplina guztietan.
Kultura eta Hezkuntzako Alorrean lankidetza hori oso ongi baloratzen da, bai programaren hedapena eta kalitatea bultzatzen duelako, bai euskarri lagungarria delako ikus-entzunezko komisariotzaren esparruan prestatzen ari diren talentu gazteen profesionalizazioan.
Elías Querejeta Zine Eskola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sortu eta finantzatu zuen, eta Tabakaleran du egoitza, Kultura garaikideko nazioarteko zentroan. Eskola horren helburua begirada integrala duten zinemagileen agerpena bizkortzea da, horiek errealitate zinematografiko berriak sortzeko gai izango baitira, eta horretarako honako hiru graduondo-programa bereizi hauek ditu: artxibo-lana, sorkuntza eta komisariotza. Komisariotza graduondoko ikasleak Otras luces / Bestelako argiak bideoarte-erakusketaldiaren programazioaren diseinua egiteaz arduratuko dira, María Palacios Cruz ikuskari eta koordinatzaile.
Udala erakusketaldia antolatzeaz eta hori gauzatzeko azpiegiturak jartzeaz arduratuko da, baita hedapen-materialaz eta erakusketa-eskubiderako kudeaketaz eta ordainketaz ere. Guztira, kostua 25.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
Otras luces / Bestelako argiak erakusketaldiaren hirugarren edizioa
2016ko abenduan Iruñeko Udalak Otras luces / Bestelako argiak abian jarri zuen, hiriko arte, arte-adierazpen eta abangoardiaren aldeko deman, horren hormak eta txokoak argiztatuz, bideogintzan gorpuztutako sentimendu, kontakizun, hausnarketa edo pentsamenduen bidez. Artea kalera eramatea eta publiko zabalari hedatzea zuen helburu.
Lehen edizioan Iruñeko Alde Zaharreko zazpi gunetan 18 bideo-sorkuntza proiektatu ziren, zortzi herrialdetako artistek eginak (Espainia, Argentina, Mexiko, Tailandia, Herbehereak, Belgika, Alemania eta Suitza). Erakusgai jarritako piezen artean Udaleko Arte Garaikidearen bildumako batzuk zeuden.
Otras luces / Bestelako argiak erakusketaren aurreko edizioan 17 artistaren sorkuntzak proiektatu ziren hiriko zortzi gunetan. Gainera, proiekzioez gain, hainbat zinema- eta bideo-lantegi egin ziren, eta bideo-mapping ikuskizun bategin zen, Ziudadelako Arma Aretoaren fatxada gainean.