Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ekitaldia

Arte-modako erakusketa bat ikusgai Ziudadelan, bizikleta-gurpil, erradiografia, eskularru, kautxu eta beste zenbait material birziklatuk osatua

 Kautxua eta bizikleta-ganberak, ile-apainketako eskularruak eta baratxuri-sareak, ureztatzeko mahukak eta erradiografiak… hondakinak izateari utzi eta bilakatuz doaz soineko eta gona, jaka eta top, arte-moda, arte-adierazpen eta arte gisako moda bihurtzeraino. Eta Edurne Ibáñez Huarte (Iruña, 1979) moda eta eszenako jantzi diseinatzailearen eskutik egiten dute, zeinak gaurtik bertatik eta abenduaren 6ra bitarte beteko baitu bere lanekin Ziudadelako Mistoen Eraikinaren beheko solairua.

Artistak gaur goizean bertan aurkeztu du erakusketa, lagun zuelarik Maider Beloki, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria. Ideia-erakusketa da, non materialak eta ehunak birziklatu, bat egin eta elkartzen baitira artistikoki, emaitza ia eskultorikoa izateraino.  Arte-modako 31 proposamen dira, arras plastikoak, material berrerabiliaz osatutako bolumenez eta testurez beterik eta nagusiki txuri-beltzean egindakoak. 

Egileak berak lagunduko die herritarrei erakusketa berezi hau ikusteko eginen diren bi bisita gidatuetan, azaroaren 15ean eta abenduaren 6an (igandeak), 12:30ean. Bisitetan parte hartzeko ez da izenik eman behar.

Hona hemen erakusketa nork bere kabuz ikusteko ordutegia: asteartetik ostiralera (18:00 – 20:30), larunbatetan (12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30) eta igande zein jai-egunetan, bakarrik goizez (12:00 – 14:00). Astelehenetan, itxita egoten dira Ziudadelako Mistoen eraikina eta gainerako erakusketa-aretoak. 

Itzuli edukiaren hasierara