ALBISTEAK



<< ITZULI

Civivox Ensanche

ELKARTEEK ETA GIZARTE ZEIN KULTUR ERAKUNDEEK CIVIVOXETAN ESPAZIOAK DATORREN IKASTURTEAN MODU IRAUNKORREAN ERABILTZEKO LAGAPEN-ESKAERA EGIN DEZAKETE, IRAILAREN 1ERA ARTE



Uztailaren

27


FACEBOOK
TWITTER
EMAIL


Irailaren 1ean amaituko da elkarteek eta irabazi asmorik gabeko gizarte zein kultur erakundeek datorren ikasturtean zazpi Civivoxetako edozeinetan espazioak modu iraunkorrean erabiltzeko lagapen-eskaera egiteko epea. Erabiltzaileak irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak izan ahalko dira, betiere egin behar dituzten jarduerak bat badatoz zentroen helburuekin.
Hona hemen lagatzeko baldintzak: legearekin bat eraturik egotea eskabidea aurkezten den datan, helbide sozial eta fiskala Iruñean izatea, eta izena emanda izatea Iruñeko Udaleko Elkarteen Erregistroan. Halaber, egingo diren jarduerak kulturalak edo artistikoak izan behar dira, herritarren parte-hartzea sustatzekoak, eta publiko eta irekiak ere. Espazioa eskatzen den zentroan egingo diren jardueren zerrenda xehatua aurkeztu beharko da eskabidean, baita elkartearen estatutuak ere, deialdira lehenbiziko aldiz aurkeztuz gero, edo –beharrezkoa izanez gero– dagokion dokumentazioa eguneratzea. Espazioen lagapenak 2017ko urriaren 2tik 2018ko ekainaren 16ra bitarteko denbora-tartea hartzen du.
Uztailean, eskabideak aurkeztu daitezke astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara Kondestable, Iturrama, Juslarrocha, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan; eta arratsaldez, Kondestablen bakarrik, 17:00etatik 21:00etara. Abuztuan ordutegia 09:00etatik 14:00etarakoa izango da Civivox guztietan eta, eta arratsaldez, Kondestablen bakarrik, 17:00etatik 21:00etara. Irailaren 1ean ordutegia zabalagoa izango da: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, edozein Civivoxetan.

ESPAZIOEN LAGAPENA MODU IRAUNKORREAN. CIVIVOX SAREA. 2017-2018KO IKASTURTEA

Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 1era arte, Kondestable, Zabalgune, Iturrama, Juslarrocha, Mendillorri, Milagrosa eta Sanduzelaiko Civivoxetan.
o Irabazi-asmorik gabeko kultura zein gizarte eta kultura elkarteak izan ahalko dira espazioen lagapen iraunkorraren erabiltzaileak, betiere, burutu behar dituzten jarduerak bat badatoz Civivoxen helburuekin.
o Jarduera iraunkorrak egiteko espazioen lagapenak 2017ko urriaren 2tik 2018ko ekainaren 16ra bitarteko denbora-tartea hartzen du.

Eskabideak aurkezteko ordutegia:
o Uztailean: Kondestable, Iturrama, Juslarrocha, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan. 09:00etatik 14:00etara. Arratsaldez, Kondestable Civivoxean, 17:00etatik 21:00etara.
o Abuztuan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, Civivox sareko edozein zentrotan. Arratsaldez, Kondestable Civivoxean, 17:00etatik 21:00etara.
o Irailaren 1ean: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Civivox sareko edozein zentrotan.