LEGE OHARRA


Azken eguneratzea: 2015eko azaroa.

INFORMAZIO OROKORRA

Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legeko –uztailaren 11koa– 10. artikuluarekin bat, aditzera ematen zaio erabiltzaileari honako entitate hau dela webgunearen jabea:

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetan eta bertako edozein orritan sartzeak berekin dakar jarraian ageri diren legezko oharrak, zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea.

Espainiako legeriak aginduko du honako baldintza hauetan eta webgunearen erabiltzailearekin ezartzen diren harreman guztietan.

Entitateak bere egiten du webgune honen erabilerari buruzko baldintza eta zehaztapenak alde bakarretik aldatzeko gaitasuna. Horien edozein aldaketa behar bezala iragarriko da web orri honen bidez, eta argitaratzen den unetik aurrera hasiko da indarrean.

1. JABETZA INTELEKTUALA
Jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dituzte atari hau osorik eta bera osatzen duten zatiak.

Entitateak espresuki erreserbatuak ditu jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak.

Debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, entitatearen berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.

2. ERANTZUKIZUNAREN MUGA
Atari honek fede onez bildutako informazioa du, fidagarritzat jotako iturrietatik. Hala eta guztiz ere, entitateak ez du inolako bermerik ematen, ez berariaz ez inplizituki, atari honetaz eta bertako edukiez.

Entitateak ez du ziurtatzen webgune honetako orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea ere.

Entitateak ez du bere gain hartzen ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik, sistema informatikoetan sortutakoak, birusak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindakoak barne. Entitateak gomendatzen du informazioaren idatzizko baieztapena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Era berean, entitateak ez du erantzukizunik hartzen webgune honetako esteka elektronikoen (links) bidez, zuzenean edo zeharka, ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten entitatearen eta sarbide emandako orrien titularrak diren partikularren edo entitateen artean.

3. ERABILERA MUGAK
Atari honetako informazioa erabiltzeko, kasuan kasuko arauak beteko dira.Entitateak ez du bere gain hartuko atariaren edo haren edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

4. SEGURTASUN ARAUAK
Entitateak, webguneko sistemen segurtasuna eta emandako informazioaren integritatea ziurtatze aldera, legeriak eskatutako neurriak ezarri ditu antolakuntza, teknika eta legearen arloetan, bereziki Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak –abenduaren 13koa– eta hori garatzen duen araudiak eskatutakoak.(Ikusi Pribatutasun-politika).

5. COOKIEEI BURUZKO POLITIKA
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisia egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu. (Ikusi Cookieen erabilerari buruzko informazioa).

COOKIEEN ERABILERA

Azken eguneratzea: 2015eko azaroa.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu –propioak eta hirugarrenekoak–, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisiak egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu.

1. ZER DIRA COOKIEAK?
Cookieak artxibo edo informatika-programa txikiak dira, erabiltzailearen terminalean (ordenagailua/smartphone/tablet) metatzen direnak webgune batzuetan sartzean, eta haren memorian gordetzen direnak. Artxibo horiek nabigazioa erraztu dezakete, besteak beste, webgunean egindako mugimenduen jarraipena eginez, saio-hasiera gogoratuz, formularioak automatikoki betez, lehenetsitakoak gogoratuz…

Ezaugarri horiek nabigatzen duen pertsonaren bizitza pribatuko kontu batzuk utz ditzakete agerian, eta, horregatik, garrantzitsua da behar bezala informatuta egotea eta bere pribatutasuna babesteko baliabideak erabilgarri izatea.

2. COOKIE MOTAK
Kudeatzen dituen entitatearen arabera, cookieak bi taldetan sailkatzen dira:

  • Cookie propioak: editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik –bertatik ematen da bezeroak eskatutako zerbitzua– erabiltzailearen ekipora bidaltzen direnak.
  • Hirugarrenen cookieak: editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipora bidaltzen direnak; beste entitate batek bidaltzen ditu, cookieen bidez lortutako datuak erabiltzen baititu.

Bada, baita ere, bigarren sailkapen bat, bezeroaren arakatzailean bilduta egoten diren denbora-epearen araberakoa:

  • Saioko cookieak: aldi baterako cookieen artxiboak dira, arakatzailea itxitakoan ezabatzen direnak.
  • Cookie iraunkorrak: artxibo horiek arakatzailearen azpikarpeta batean gelditzen dira eskuz ezabatu arte, edo erabilitako arakatzaileak ezabatzen dituen arte artxiboan ezarritako iraupenarekin bat.

Azkenik, bada beste sailkapen bat, bost cookie mota biltzen dituena, lortutako datuen tratamenduaren helburuaren arabera.

  • Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bidezko nabigazioa egiteko aukera ematen diote; halaber, badauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ere ematen diote, adibidez trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinua hedatzeko edukiak biltzea, edo edukia sare sozialen bidez partekatzea.
  • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzailearen terminalean dauden zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako izaera orokorreko ezaugarri batzuk aktibatzen dituzte erabiltzailea zerbitzuan sartzen denean, adibidez hizkuntza, edo zerbitzuan sartzeko erabilitako arakatzailea.
  • Analisi-cookieak: Cookieei lotutako webguneen erabiltzaileek duten jokaerari jarraipena egin eta hura aztertzeko aukera ematen diote beren arduradunari.
  • Publizitate-cookieak: Editoreak web orri batean sartu dituen publizitate-guneen –halakorik sartu badu– kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dute, zenbait irizpidetan oinarrituta, esaterako, editatutako edukian edo iragarkiak erakusteko maiztasunean.
  • Jokaeraren araberako publizitate-cookieak: Editoreak webgune batean sartu dituen publizitate-guneen –halakorik sartu badu– kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dute. Cookie horiek erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute, haien nabigazio-ohiturak modu jarraituan aztertuta; horrela, erabiltzailearen profil espezifiko bat garatzeko aukera dago, horren araberako publizitatea erakusteko.

Alderdi horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gida, cookieen erabilerari buruzkoa

3. WEBGUNEAN ERABILITAKO COOKIEAK.
qtrans_cookie_text:

  • Mota: Cookie propioa, saiokoa eta pertsonalizaziokoa.
  • Eginkizunak: Barne erabilerarako cookieak, ezinbestekoak webaren funtzionamendurako, erabiltzaile IDrako eta erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gogoratzeko.

wp-settings-3; wp-settings-time-3:

  • Mota: Cookie propioa, teknikoa.
  • Iraupena: urte bat.
  • Eginkizunak: Saioko cookiea, WordPressen barne funtzionamendurako, plataformaren loginerako, eta abarrerako.

wp-settings-time-5:

  • Mota: Cookie propioa, teknikoa.
  • Iraupena: urte bat.
  • Funtzioa: kokapen geografikoari buruzko informazio orokorra (ordu-zona gogoratzeko, besteak beste).

Webgune honetan ez dugu erabiltzaileak nabigatzean izandako jokaeraren ondorio den inolako iragarkirik erabiltzen.

4. COOKIEAK ONARTZEA ETA KONFIGURATZEA
Entitateak ulertzen du zuk cookieen erabilera onartzen duzula:

  • Cookieak onartzea:Cookieen erabilera onartzen da, eta ez duzu berriz ikusiko ohar hau.
  • Konfigurazioa aldatzea.Aditzera ematen zaizu edozein unetan aukeratu ditzakezula webgunean zer cookie aritzea nahi duzun, arakatzailearen konfigurazioaren bidez, hurrengo atalean azaltzen den bezala.

5. COOKIEAK KONFIGURATZEA, BLOKEATZEA ETA EZABATZEA.
Oro har, arakatzaileek cookieei buruzko konfigurazio-aukera batzuk dituzte, pribatutasun maila desberdinak hautatzeko. Horrela, webgune batek –honek, adibidez– erabil ditzakeen cookie guztiei uko egiteko aukera dago, baita gorde izanen ziren guztiak ezabatzeko ere.Parametro horiek aldatzeko, laguntza eskatzen ahal diozu haren fabrikatzaileari, edo jarraian ageri den informazioa kontsultatu:

Erabiltzaileak webgune honen cookieren bat, edo guztiak, mugatzen edo blokeatzen baditu, baliteke web orriak ematen dituen funtzionaltasun edo zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea.

Era berean, cookieak kudea ditzakezu zure arakatzailean, honako tresna hauen bidez:

6. COOKIEEN POLITIKA EGUNERATZEA.
Baliteke gure webguneko cookieei buruzko politika eguneratzea; horregatik, gure webgunean sartzen zaren bakoitzean politika hau berrikusteko gomendioa egiten dizugu, cookieak nola eta zertarako erabiltzen ditugun behar bezala jakin dezazun.

IRISGARRITASUNA
Azken eguneratzea: 2015eko ekaina

Entitatean, gure erabiltzaileengandik gero eta gertuago egoteko ari gara lanean.

Erabiltzaile bakoitzak modu desberdin batean nabigatzen du. Batzuek oztopo teknologikoak aurkitzen ditugu, esaterako, interneterako konexio motela edo ordenagailu zahar bat. Beste batzuek arazoak izan ditzakegu erabilitako lengoaia edo webguneko nabigazio-tresnak ulertzeko. Muga fisikoak ere izan ditzakegu, ikusmen, entzumen edo mugikortasunari buruzkoak, webguneko edukiak erabiltzea zaildu edo galarazten digutenak.

Diseinu tradizionaleko webgune batek ez ditu kontuan hartzen desberdintasun horiek, eta, beraz, ez dio behar bezala nabigatzeko aukera emanen, adibidez, sagua erabili ezin duenari, pantailan ageri den informazio ikusten ez duenari edo bozgorailuen bidez emititzen dena entzun ezin duenari.

1. ZER DA WEBGUNE IRISGARRI BAT?
Edozein pertsonak erabiltzeko moduko edukiak eta zerbitzuak eskaintzen dituena, inolako oztoporik –fisikoak, ezagutzakoak edo ingurunetik eratorriak– gabe.

Nolakoa da webgune irisgarri bat?
Diseinu erraza eta estandarra da. Horrek aukera ematen du oso tresna desberdinak erabiltzeko, hala nola ahots-sintetizadoreak, webgune bateko edukiak “ozenki irakurtzen dutenak”.

Testu lauak eta zuzenak ditu. Horrela, ulermen arloko oztopoak saihesten dira.

Bertako ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horrela, adibidez, itsu batek ikusi ezin duen irudi baten deskripzioa entzuteko aukera du.

Egitura garbia, erraza eta intuitiboa du, nabigatzen laguntzen duena. Horrela, lagundu egiten die webguneko informazioaren barnean mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, ingurunea ezagutzen ez badute edo kultura-, hezkuntza- edo ulermen-oztopoak badituzte.

2. ERABILGARRITASUNA ESTANDARREKIN
Webgune hau W3C kontsortzioaren “web irisgarritasunaren ekimena” (WAI:Web Accessibility Initiative – http://www.w3.org/wai ) delakoari jarraikiz diseinatu da berriz eta programatu da; kontsortzio hori interneten erabilera arautzeaz eta hobetzeaz arduratzen da. Arau horiek nazioarteko estandar batzuk zehazten dituzte pertsona guztientzako irisgarriak diren web edukiak sortzeari begira.

Gure webgunean honako estandar hauek lantzen ditugu, W3Crenak:

  1. XHTML
  2. CSS
  3. WAI-AA

3. DISEINU IRISGARRIA
Diseinu irisgarriari buruzko zenbait jarraibide hartu ditugu kontuan:

  • Maketazioa estilo-orritan oinarritzen da, taulatan oinarritu beharrean. Horri esker, erabiltzaileak webgunearen itxura, kontrastea eta tamaina bere beharren arabera egokitzeko aukera du, estilo-orri pertsonalak izanez gero.
  • Elementuen arteko kontraste nahikoa bilatu nahi izan da, eta, horretarako, aldatu egin dira webguneko koloreen konbinazio batzuk.
  • Diseinu semantikoa lortu da. Hau da, HTML kodearen bidez zehaztu da orri guztien egitura logikoa, goiburuak, zerrendak, estekak, irudiak eta halakoak erabiliz. Horrela, orriak ulergarriak dira bai ikustean, bai ahots-sintetizadore baten bidez irakurtzean, eta bai CSS estilo-orriekin edo haiek gabe. Diseinu mota horrek laguntzen du, bestalde, orria behar bezala ager dadin hainbat arakatzaile eta sistema eragiletan.
  • Testurik ez duten elementuek testu bidezko deskripzio bat dute barnean, ahots-sintetizadore batek “irakur” dezakeena.
  • SCRIPT programazioaren bitartez funtzioak egiten direnean, SCRIPTen oinarriturik ez dagoen alternatiba ere eskaintzen da, funtzio hori hartu edo erabili ezin duten arakatzaileentzat.

4. WEBGUNEAREN TAMAINA HANDIAGOA IKUSTEA
Gorago aipatu dugun bezala, webgunearen maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa nahi duen tamainara egokitu dezan, betiere proportzionaltasuna bere hartan utzita. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu nahi izanez gero, honela egin dezakezu:

Internet Explorer:

  • Handitzeko: sakatu ctrl eta mugitu aurrerantz saguaren gurpila.
  • Txikitzeko: sakatu ctrl eta mugitu atzerantz saguaren gurpila.

Netscape – Mozilla:

  • Sakatu ctrl eta, aldi berean, ‘+’ handitzeko.
  • Sakatu ctrl eta, aldi berean, ‘+’ txikitzeko.

Era berean, zure arakatzailearen menuaren bidez: ‘ikusi’ > ‘testuaren tamaina’.