Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Liburutegiak

Maiatza
18

Maiatzaren 18an, 17: 30etik aurrera, sormen-tailer bat eginen da 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, “Liburu bat eginen dut” izenburupean, Editargiren eskutik. Lekua mugatua da eta izen-emateak 948136664 telefonoan edo biblispe@navarra.es helbide elektronikoan egin beharko dira.

Maiatza
19

Jason Lutesen Berlin trilogiaz arituko dira Yamaguchi Liburutegi Publikoan, Jesus Garcia Salguerok koordinatutako solasaldian, maiatzaren 19an, 19:00etan. Jarduera liburutegiaren kanpoaldean izanen da, eraikinaren ondoko parkean, eguraldi ona izanik. Eguraldiak laguntzen ez badu, on line eginen da.

Maiatza
20

Yamaguchi Liburutegi Publikoa. Maiatzak 20, 18: 00etan. Ipuin kontalaria kamishibairekin.
Narratzaileak: Loli Francés eta Mª Jesús Ollo
3 urtetik goitiko haurrentzat.
Jarduera kanpoan izanen da, liburutegiaren ondoko parkean, eguraldiak uzten badu.
Eguraldi txarra badago, bertan behera geldituko da.

Maiatza
20

San Frantziskoko Liburutegi Publikoan, maiatzak 20, 17: 00etatik 19: 00etara.
Lucho Herreraren Kaiola fantastikoa. 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako pintura tailerra.
Edukiera mugatua.
Izen-emateak Tf. 948 21 05 24 edo biblisfr@navarra.es

Maiatza
21

Iñigo Pimoulier Ugartek bere bigarren poema-liburua aurkeztuko du, El Corral de los quietos, maiatzaren 21ean, 18: 30ean Txantreako Liburutegi Publikoan.

Urria
22
Ekaina
24

Sanduzelaiko liburutegi publikoak  hartuko du  ‘IRAKURLE TXOKOA’  euskaraz irakurketa taldea. Saioak hilabetearen laugarren ostegunean egiten dira, 19:00ean. Irakurketa taldea Fertxu Izquierdo-ek koordinatzen du. Informazioa eta izen ematea: Biblioteca Publica de San Jorge-Sanduzelaiko Biblioteka Publikoa, 948 125108. biblisjo@navarra.es.

Itzuli edukiaren hasierara