
ELIZABETH DUVAL. IRIS MURDOCH: ENTRE LA FICCIÓN Y LAS VIRTUDES
- KONDESTABLE CIVIVOXA
- 19:00
ITURRAMAKO BAINUETXEA BERRIZ ZABALIK
Civivox sareak 187 ikastaro eta lantegi eskainiko ditu otsailetik maiatzera bitarte, aurrez aurreko eta onlineko modalitateak uztartuta. Behin-behineko izen-emateak urtarrilaren 29ra (ostirala) bitarte egin daitezke iruñakulturada.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan. Otsailaren 1ean lekuak zozketa bidez esleituko dira izena eman duten guztien artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman zutenen artean. Sormenaren aldeko apustuak berebiziko garrantzia izaten jarraituko du hurrengo lauhilekorako Civivox sareko jardueren eskaintzan, hainbat diziplinaren inguruko 61 proposamenekin.
Civivox zentroetan antolatutako jarduerak edukiera txikiagoaz egiten jarraituko dira, Nafarroako Gobernuak haren Osasun kontseilariak COVID-19ak eragindako egoeraren bilakaeraren ondorioz, Foru Aginduan ezarritako jarraibideekin bat. KULTURA SEGURUA DA
Civivox sareko zentroetan lekua erreserbatzea, kultur zein gizarte jarduerak eta kulturaren arloan herritarren partaidetza bultzatzen duten jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateei zuzendua. Egin erreserba-eskaera hemen zuzenean (testuaren gainean sakatu), eta kontsultatu aretoak libre dauden ala ez, egutegia eta ordutegiak. Horretarako, aurrez eskatu beharko dituzu zure erabiltzaile izena eta pasahitza, Civivox zentroan. Behin erreserba-eskaera egin eta gero, egindako eskaera onartzen den ala ez konfirmatuko dizun mezua helduko zaizu posta elektronikora.
NEGUA: IRAILAREN 1etik EKAINAREN 30era (ASTELEHENETIK LARUNBATERA)
UDA: UZTAILA
UDA: ABUZTUA