ALBISTEAK



<< ITZULI

Premios creacion artistica

SARI BAKOITZAREN 3.000 EUROAK AURKEZTUTAKO LAN ESZENIKOA, LITERARIOA, MUSIKALA, IKUS-ENTZUNEZKOA EDO PLASTIKOA GARATU ETA GAUZATZEKO INBERTITUKO DIRA



Azaroaren

5

SARI BAKOITZAREN 3.000 EUROAK AURKEZTUTAKO LAN ESZENIKOA, LITERARIOA, MUSIKALA, IKUS-ENTZUNEZKOA EDO PLASTIKOA GARATU ETA GAUZATZEKO INBERTITUKO DIRA


FACEBOOK
TWITTER
EMAIL


Goizean Iruñeko Udalak arte-sormeneko proiektuei banatu dizkie hamar sariak, 2018 honetan garatu eta gauzatzeko emanak. Bigarren urtez, Udalak sormen-jarduera sustatzen duen deialdi hau burutu du, horretarako laguntza emanda honako esparru hauetan garatutako sormen-proiektuei: arte eszeniko, plastiko, musikal, literario zein ikus-entzunezkoak eta kulturako beste adierazpen artistiko batzuk.
Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maite Muruzabalek parte hartu du Kondestablearen jauregian izandako ekitaldian, non hamar saridunek aintzatespenak esleituta zituen 3.000 euroak jaso baitituzte. Guztira, Udalak 30.000 euro inbertitu ditu deialdi honetan. 16 proposamen jaso ziren, eta horietako 15 baloratu ziren; izan ere, proiektu horietako bat ez baitzen sormen artistikotzat hartu.
Saridunak hauek dira: Ana Sarrias Oteiza, Microrrelatos para Delirius proiektu literarioagatik; Iñaki Alforja, Motxila 21, Tutti va Bene proiektu dokumentalagatik; Itsaso Iribarren Muñoz, arte eszenikoko Instrucciones para vivir antzezlanagatik; David Marcotegui Nuin, Bibelot izeneko fikziozko film laburraren gidoiagatik; Mikel Romeo Ruiz, En el tren a Lisboa, lehen eleberriagatik; Mireya Martín Larumbe, Las felicidades inmanentes proiektuagatik, zeina arte-instalazio batean gauzatuko baita; Mirari Echávarri, ikerketarako eta arte-sormenerako ikus-entzunezko entsegu gisako Cuerpos #2 Skin Picking proiektuagatik; Aizpea de Atxa, gizarteak emakumeari eman dion irudikapen ikonografikoari buruzko Eurak eta gu hausnarketagatik; Txemi Pejenaute, Fuego antzerki-idazlanagatik; Nieves Oteiza Goñi, Nadie llora a la reina muerta literatur testuagatik.
Sari gehiago, eta diru-zuzkidura gehiago
Sormen Artistikoko Proiektuen lehiaketaren bigarren edizioan proiektuen kopurua handitu da (7tik 10eta); eta, hortaz, diru-zuzkidura ere bai (21.000 2017an, eta 30.000 2018 honetan). Sormen-jarduera bultzatzeaz gain, lehiaketak Iruñeko arte-ekimenak sustatu zein diziplina ezberdinetako proiektuak indartzea du xede, arte eszeniko, plastiko, musikal, literario zein ikus-entzunezkoetan, besteak beste.
Proiektua aurkezten zen datan eta gutxienez urtebete jarraituko antzinatasunarekin Iruñean erroldatutako gizabanakoak aurkeztu ahal ziren. Bai banakako proiektu batekin, bai talde-proiektu baten partaide gisa aurkeztu ahal ziren. Hori bai, parte-hartzaile bakoitzak sormen-proiektu bakarrean izan ahal zen. Proiektuek jatorrizkoak izan behar zuten, eta urtea amaitu aurretik burutu beharko dira.
Oinarrietan 10 sari ematea ezarrita zegoen, eta horietako hiru, 35 urtetik beherakoentzat bereiziak. Halaber, sarietako bat euskarazko lan garaikide bat sortzeko zen, hori txertatu ahal izateko Garaikide udal-programan. Lehiaketako epaimahaian Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zuzendaria izan da buru, eta bertan Udalaren beraren Kulturako Alorreko teknikariek hartu dute parte.

2018AN ARTE-SORMENERAKO EMANDAKO SARIAK
• Ana Sarrias Oteiza eta Microrrelatos para Delirius proiektua Literatur proiektu batez lehiatu da, eta bertan hitza erabili du abiapuntu mikronarrazioan aragitutako literatur unibertso bat sortzeko. Poetika-narrazioa duela eta oso tonu pertsonalean, umore, xamurtasun edo malenkoniaren bidez sakonera iristen diren literatur testuak egituratzen ditu.
• Iñaki Alforja eta Motxila 21, Tutti va Bene proiektua Proiektua nabarmendu da Motxila 21 bandaren dokumentala baita, eta bertan esperimentazioa bilatzen da, garrantzitsuena emozioak eta sentsazioak diren poema-dokumentala sortzeko xedez. Egileak dokumentalak sortzen ibilbide luzea egin du; era berean, banda ongi ezagutzen du, eta haientzat hainbat ikus-entzunezko lan egin ditu. Erroman grabatutako azken bideokliparen materiala zein sorkuntza honetarako grabatuko beste material bat oinarri lan berri hau sortuko da. Egileak esaten duenez, indarra muntaketan egongo da, irudien artean ezarriko diren lotura ezberdinetan. Nabarmentzen ditugu esperimentazioa, egilearen ibilbidea eta oinarriak, bai musika-bandaren ezagutzaren aldetik, bai proiektuak abiapuntu duen aurretik grabatutako materialaren aldetik.
• Itsaso Iribarren Muñoz eta Instrucciones para vivir proiektua Germán de la Rivarekin performatutako arte eszeniko garaikideko lan bat. Eskultura, dantza eta mugimendua, zirkua, testua, teknologia zein ikus-entzunezko indartsuak batzen ditu, eta horiek zein bi artistek elkarri eragiten diote. Arte-ikerketaren izaera duen sormen-lana da. Lana hausnarketaren eta bilaketa sortzailearen prozesu batean sortuz doa. Gizakiok ez dugu bizitzeko jarraibiderik; hala ere, ohitura, lege, eta kode moralez ehundutako bilbeak gure bizitza arautzen du. Itsasok eta Germánek esploratu nahi dituzte portaera-kodeak zehazten dituzten aginte- eta betetze-egintzetako ahalmen koreografikoak eta performatiboak. Aintzat hartzen dira proiektuaren asmoa, hainbat arte-diziplina batzea, teknologiaren erabilpena eta, halaber, hausnarketa-lana, kontzeptualki abiapuntu, zein bi sortzaileen ibilbidea artean.
• David Marcotegui Nuin eta Bibelot proiektua Fikziozko film labur baten gidoia idatzeko sormen-proiektu bat da, eta bertan nabari da horren abiapuntua: José Val de Omarren lan esperimentalaren hausnarketa estetiko eta sortzailea. Egileak José Val de Omarrek erabilitako teknika esperimental batzuk hartzen ditu iturri, portzelanazko bi irudien istorioa kontatzeko eta gai batzuk tratatzeko, esaterako, emakumearen papera bere nortasuna eraikitzean. Egileak prozesu sortzaile honetan berriro idatzi ahalko duen gidoiaren aldaera bat eman du dagoeneko. Egilearen gaztetasuna aipatzekoa da (21 urte), baita zirkuitu ohikoenetatik kanpo dauden egileak abiapuntu ikertzeko duen desioa ere.
• Mikel Romeo Ruiz eta En el tren a Lisboa proiektua Idazle berria eta argazkilaria, bere lehen eleberriaren zirriborro bat aurkeztu du. Narrazioa Maitane Azparren artista plastikoak osatu du, zeinak eleberria pop up tekniken bidez irudiztatuko baitu. Egilearen ideia eleberri zinetiko bat aurkeztea da, pop up-ez irudiztatuta eta helduei zuzenduta. Proposamen berriztatzailea da istorio bat aurkezteko eran: irudiak hiru dimentsiotan dituen liburu-objektu bat eta ongi oinarritutako teknika bat, erritmo narratiboaren zerbitzura, oso ona antzematen den istorio baten aurkezpenari balioa gehituz.
• Mireya Martín Larumbe eta Las felicidades inmanentes proiektua Lan hau egun artista –Pariseko Cité Internationale des Arts-en egoiliar– egiten ari den ikerketa- eta sortze-prozesuaren emaitza da. Proiektuak egoeren joeraren praktika erabiltzen du irudiak sortzeko metodo bezala, horiek sikogeografia berezi eta barneko bat osatzeko, prozesu honetan erreferentziazko dituen lekuei buruz; Paris eta Iruñea, bere familia-oroimenean batera lotuta. Kontzeptualki lanak subjetibitateak ekoiztea, generoa eraikitzea eta oroimena ditu ardatz. Proiektuaren ekoizpena arte-instalazio batean gauzatuko da, eta bertan honako hizkuntza hauek parte hartuko dute: marrazketa, bideo-sorkuntza, eskultura eta soinu-sorkuntza. Bitartekaritza-prozesuetan eta elkarlaneko praktiketan eragina du, eta, artistaz gain, diziplina anitzeko profesionalen talde baten parte-hartzea eskatzen du: teknikari-laguntzailea, serigrafoa, musika elektroakustiko garaikidearen konpositorea, diseinu grafiko eta interaktiboaren estudioa zein kultura- eta arte-bitartekaria. Mireya Martín Larumbe (Iruñea, 1980) Arte ederretako lizentziaduna, ikus-artista, generoan aditua zein Soziologian masterduna da, eta masterra bukatzeko lana (TFM) ikus- eta genero-soziologian du.
• Mirari Echávarri eta Cuerpos #2 Skin Picking proiektua Ikerketaren eta sormen artistikoaren proiektua da, eta gorputza –hots, materia-, afektu-, hizketa- eta praktika-bilbea– du ardatz egituratzaile. Gorputza eremu politiko bezala agertzen da, eta bertan portaera-arauak, genero-eraikuntzak eta ideal morfologikoak zein estetikoak negoziatzen dira; gorputzak eragina eduki zein jaso egiten du, eta osatzen duten arau berberen aurka altxatzen da. Egiten ari den ikerketa baten barruan dago proiektua, eta haren lehen gauzatzea, Cuerpos #1 Santa Águeda izenburua duen ikus-entzunezko entsegua, Nafarroako Museoan erakutsi zen 2017an, Yo, la peor de todas / Ni, denetan okerrena erakusketa kolektiboaren barruan. Cuerpos #2 lanaren helburua da emakumezkoaren larruazalari buruz hausnartzea, gorputz-eraikuntzari dagozkion gizarte-kezkek eta kultur traumek aztarnak uzten dituzten toki bezala. Proiektua 10 eta 20 minutu bitarteko ikus-entzunezko lan batean gauzatuko da. Erakusketa, oraindik zehaztu gabe, aurreikusitakoaren arabera, toki- zein nazioarteko-testuinguru batean egingo da. Mirari Echávarri (Iruñea, 1988) Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bere prestakuntza jarraitu du Bartzelonan eta Londresen.
• Aizpea de Atxa eta Eurak eta gu proiektua Gure gizarteak emakumeari eman dion irudikapen ikonografikoari buruzko hausnarketa du abiapuntu. Irudi kontzeptual horrek berarekin dakar irudikapen estetiko bat, non ilea solte eramatea emakumearen sexualitatearen ikur azaltzen baita eta emakumearen eta loreen arteko identifikazioa egiten baita. Ondorioz, gizarte tradizionalak emakumearen ilea zapi, belo eta mantelinen bidez ezkutatu du, zeinak estutu eta sailkatzen baitituzte. Frida Kahlo ordena patriarkal horri buelta eman zion arte, hartaz guztiaz –ilea, zapia eta loreak– jabetuz. Aizpeak ordena ikonografiko horri aurre egiten dio, lorez apaindutako zapiak diseinatuz, oihal tradizionaletan eginez eta etnografia hurbilenean inspiratuta; ilearen mugimenduarekin bat egiten duten zapi liberatzaileak dira. Proiektua gauzatzen da argazki-sail batean, zapiak janzten dituzten modeloei eginda, eta diseinuen erakusketan. Ideia kontzeptual eta sormen artistikoaren arteko koherentzia, proposamenaren originaltasuna eta kultura tradizionalean txertatzea –kritika feminista berrian gaurkotuta– baloratu dira. Proposamenak interesa gehitzen du euskaraz eginda eta garatuta baitago.
• Txemi Pejenaute Sanz de Galdeano eta Fuego proiektua Antzerki-idazlan bat idazteko eta sortzeko proiektua da. Egileak kontatu nahi duenaren ideia-ardatzari eusten laguntzen dioten eszena-zirriborroak aurkeztu ditu; ardatza: lan-ibilbidearen amaieran dagoen aktore arazotsu baten eta antzerki-zuzendaritzan laguntzailea den gaztearen arteko harremana istorioa. Testuak bi pertsonak duten bizi-ikuskera, alderdi askotan distantziakidea dena, du abiapuntu interesgarri.
• Nieves Oteiza Goñi eta Nadie llora a la reina muerta proiektua Literatur testu batez lehiatu da, eta bertan antzezlan klasiko bat garatu du, Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan girotuta, eta kontrabando-munduari zein herri-kulturari lotuta; jite kostunbrista bat du, kontatutako gertaeretan eta hizkeran, zeinak herri-tragedia bat, Lorcaren kutsukoa, ezkutatzen baititu. Nadie llora a la reina muerta lana ongi idatzia zein aurkezteko egokia da, eta gidoi garatua zein egokiro ehunduta du. Laguntza eman arte baloratu diren elementuak.