Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ekitaldiak

Urria
30

Nafarroako Zinema Fantastikoaren eta Beldurrezkoaren Jaialdiak bere bederatzigarren edizioa eginen du Iruñean. Aurrekoetan baino formatu txikiagora egokitu da, Covid-19 pandemiaren ondorioz. Jaialdiak, zehazki, bi sortzaile omenduko ditu aurten, jaialdirako garrantzirik handienetakoa izan duten bi: Peter Bogdanovich eta Dario Argento, hain zuzen. Bi saioak Miguel Suárez de Cerro jaialdiko zuzendariak aurkeztuko ditu. Rojo oscuro (Profondo rosso) […]

Urria
31

SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. “IPUINAK ILUSTRATZEN.” Jarduera plastikoa familiartean. Arte plastikoetako hainbat baliabide landuko ditugu irudimena akuilatzeko eta gure alderik sortzaileena indartzeko, ipuina sortzeko prozesuan. CIVIVOX ITURRAMA Diana Arboniés, La Crafetera 11:00-13:00 12 leku (6 haur + 6 heldu laguntzaile) GEURE PAPER APAINDUAK SORTUKO DITUGU Pintura akrilikoa eta eguneroko gauzak erabiliko ditugu  geure paper apainduak sortzeko. Gure […]

Urria
31

Familiarteko jarduera plastikoa, 4 eta 6 urte arteko haurrentzat. Agertoki txikiak sortuko dira jolasteko eta istorioak kontatzeko, irudimena eta sormena suspertuta. Gomendagarria da familia bakoitzak tratatu beharreko gaiari buruzko bere iruditxoak ekartzea (jostailuak), sortuko ditugun agertokietan haiekin jolasteko. CIVIVOX MENDILLORRI Elena Eraso. Art&Peques 11:00-12:00 10 leku (5 haur + 5 heldu laguntzaile) Aurrez izena emanda: […]

Urria
31

Storytelling. Ingelesezko ipuin-kontalaria There is a house on top of Dark Hill. Greenskull, the nearest village, has been experiencing strange phenomena for years. People vanishing, objects moving, etc. The laboratory in the cellar of the house has been abandoned for a long time, and there seems to be a connection between that place and the […]

Urria
31

La piel suave (La peau douce; Frantzia; 1964; 113’) Pierre Lachenay idazle eta argitaratzaile arrakastatsu bat da. Francarekin ezkonduta dago, eta 10 urteko alaba dute. Halako batean, Nicole, hegaldiko azafata, ezagutu du, eta etxetik alde egin du, bizimodu berri bat hastekotan. Erabakiak erabaki, Pierrek etengabeko zalantzak ditu bere sentimenduen inguruan. François Truffauten hainbat pelikulak bezala, […]

Urria
10
Urria
31

Civivoxek haurrentzako eta familientzako hiru proiektu proposatzen ditu hilabete hauetarako urritik urtarrilera zentro guztietan (antzerkia, ipuin kontaketa, magia, tailerrak …): HAUR ETA FAMILIA ANTZERKIA. URRIAK 10 eta 24. ITURRAMA ETA MENDILLORRIKO CIVIVOXAK
IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ GEHIAGO. URRIAK 10, 17, 29 eta 31, ZENTRO BATZUETAN
HAUR ETA FAMILIA TAILERRAK. URRIAK 17, 19 eta 31. MENDILLORRI, ITURRAMA ETA MILAGROSAKO CIVIVOXAK

Urria
6
Urria
31

Civivox sareak aurrez aurreko jarduerak eskaintzen jarraituko du zentroetan udazkenean, COVID-19aren zabalkundearen kontra ezarritako osasun-segurtasuneko neurriekin. Horietako bat dugu, urritik aurrera, zentro guztietan kenduko dela ekitaldietarako gonbidapenak aurrez aurre jasotzeko sistema, eta onlineko izen-ematea egin beharko dela www.pamplonaescultura.es webgunea. Telefonoz ere egin daiteke, 010 telefonoaren bidez, edo aurrez aurre, zentroetan, ekitaldia hasi baino 24 ordu lehenago arte. Izena ematen dutenek aurreikusitako ordua baino 30 minutu lehenago joan beharko dute ekitaldira, espazioetarako sarbidea modu mailakatuan antolatzeko. Urrirako Civivoxetako programazioak jarduera ugari biltzen ditu: familiarteko saioak zenbait formatutan, zinema (emakumeei buruzkoa, irisgarritasun unibertsalekoak, zuzendari handien filmak zein zinema fantastikoa), eta musika igandeetako saioetan zein Pablo Sarasateri lotutakoetan. Hilabete honetan ere psikologiari, ekonomia zirkularrari eta kontsumoari buruzko hitzaldiak egonen dira, eta antzerkia (“Mikrostable 2020”), eta ikasgela irekietako programazioak jarraituko du: 3D inpresioko Maker gunea, ikus-entzunezko lanak eta musika Mendillorrin, Milagrosan eta Juslarrochan, hurrenez hurren.

Urria
1
Urria
31

Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. 2020ko edizio honetan, epaimahai teknikoak 2021eko udal-egutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak.  Teknika librea. Argazkiak bi modalitatetan aurkezten ahalko dira: Argazki-paperean [argazki-paperaren ezinbesteko neurriak: 30 […]

Iraila
25
Urria
31

Gayarre Antzokiak urriko hilabete honetako programa aurkezten du antzerki, dantza eta musika ikuskizun ugarirekin. Antzokiak ikusle guztien segurtasuna bermatzen duten neurri sorta osoa hartu du COVID-19rako. Sarrerak salmenta www.teatrogayarre.com webgunan eta antzokiko txarteldegian (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Astelehenetan, itxita.).

Urria
23
Azaroa
1

Gayarre Antzokiak aste honetarako antolatutako ikuskizunen ordutegiak aldatzen ditu eta posta elektronikoz edo telefonoz harremanetan jarriko da kaltetutako ikuskizunetarako sarrerak erosi dituztenekin. Edozein zalantza izanez gero, pertsona horiek Gayarre Antzokira jo dezakete publicos@teatrogayarre.com posta elektronikoaren bidez. EGUNERO Gezurrak, urriaren 24a, larunbata. Bi saio: 17.00 eta 19.30.
LA PAMPLONESA, “Aires latinos”, urriaren 25a, igandea. Bi saio: 12.00 eta 19.00.
BE FESTIVALeko onena, asteartea, urriak 27. 19.00etan.
Cage Series-en ondoren, “We Play”, urriaren 28a, asteazkena. 19.00etan.
VORONIA dantza, urriaren 30a, ostirala, 19: 00etan.
ORIENT EXPRESS zirkua, azaroak 1 igandea. 18.00.
Gayarre Antzokiak urriko hilabete honetako programa aurkezten du antzerki, dantza eta musika ikuskizun ugarirekin. Antzokiak ikusle guztien segurtasuna bermatzen duten neurri sorta osoa hartu du COVID-19rako. Sarrerak salmenta www.teatrogayarre.com webgunan eta antzokiko txarteldegian (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Astelehenetan, itxita.).

Itzuli edukiaren hasierara