Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Liburutegiak

LIBURUTEGIAK JENDAURREAN IREKITZEA

Bibliotecas
01/06/2020 - 30/06/2020
14:00 - 20:00

Nafarroako liburutegi publikoak ekainaren 1etik aurrera irekiko dira jendaurrean, liburuak eta agiriak itzultzeko eta maileguan hartzeko zerbitzuak eskaintze aldera. Agiriak maileguan hartzeko zerbitzua, hasiera batez, eskaeren bidez eginen da (telefonoz, posta elektronikoaz edo Absys bidez) eta aurrez hitzordua eskatuta; izan ere, ezin da libreki sartu liburutegietako aretoetara eta apalategietara (III. faserako eta segurtasun-baldintzak bermatzen diren unerako aurreikusi da).  Hori horrela, ez da baimentzen ez aretoan irakurri edo ikastea, ez ordenagailuak erabiltzea, ezta aurrez aurreko jarduerarik egitea ere.

Maileguan utzitako agirien itzulketa maiatzaren 25ean hasi zen egiten, kanpoko postontzien bitartez. Orain, liburutegietan zuzenean ere itzultzen ahalko dira. Itzulitako agiriei 14 eguneko berrogeialdia ezartzen zaie, higienea bermatze aldera berriz ere jendearen eskura jarri baino lehen.

Pasa den astelehenetik (maiatzak 25), liburutegi publikoetako langileak eta Nafarroako Gobernuaren zein Iruñeko Udalaren prebentzio-zerbitzuak lanean aritu dira koronabirusaren (COVID-19) epidemia-bilakaeraren ondorioz ezarri beharreko prebentzio-neurriak zehazteko, hala liburutegietako langileei nola liburutegiak jendaurrean irekitzearen ondorioz ekainaren 1etik (astelehena) aurrera bertaratuko den jendeari segurtasuna bermatze aldera.  Guneak egokitu dira, garbiketa- eta desinfekzio-lanak eginda; halaber, babes-neurriak hartu dira manparak jarrita eta hidrogel-ontziak zein banako babeseko beste materialak (maskarak, gel desinfektatzailea eta eskularruak) eskura jarrita. Orobat, sarrerak eta irteerak antolatu dituzte, jendeak topo ez egiteko eta ez pilatzeko.

Era berean, IPES Nafarroako Liburutegia Descalzos kaleko 72 zenbakian irekiko da, mujeres@fundacionipes.org posta elektroniko bidez eta 948225991 telefonoa bidez.

Aurreko hitzorduetarako ordutegiak

Txantreako Liburutegi Publikoa

Tel.: 948149882; Posta elektronikoa: biblicha@navarra.es. Ordutegia: 14:00 – 20:00.

Iturramako Liburutegi Publikoa

Tel.: 948198987; Posta elektronikoa: biblitur@navarra.es. Ordutegia: 14:00 – 20:00.

Mendillorriko Liburutegi Publikoa

Tel.: 948162847; Posta elektronikoa: biblimdl@navarra.es. Ordutegia: 14:00 – 20:00.

Milagrosako Liburutegi Publikoa

Tel.: 948245460; Posta elektronikoa: biblimil@navarra.es

San Frantziskoko Liburutegi Publikoa

Tel.: 948210524; Posta elektronikoa: biblisfr@navarra.es. Ordutegia: 08:30 – 20:30, eten gabe.

Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa

Tel.: 948125108; Posta elektronikoa: biblisjo@navarra.es. Ordutegia: 14:00 – 20:00.

San Pedroko Liburutegi Publikoa

Tel.: 94136664; Posta elektronikoa: biblispe@navarra.es. Ordutegia: 14:00 – 20:00.

Yamaguchiko Liburutegi Publikoa

Tel.: 948264028; Posta elektronikoa: bibliy@navarra.es. Ordutegia: 14:00 – 20:00.

Etxabakoitzeko liburutegi publikoa itxita egonen da langile berriak sartu arte.

Itzuli edukiaren hasierara