Pamplonaescultura / Iruñakulturada

ERAKUSTALDIA

BERTSO JAIALDIA

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
26/11/2020
19:00
IKUSI PROGRAMA OSOA

BERTSO JAIALDIA
AZAROAK 26, osteguna, 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan

*Gonbidapenak (gehienez bi pertsonako 17:30etatik aurrera, bukatu arte.
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Josu Sanjurjo, Julio Soto eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Maialen Belarra.
Aurtengoan ere goi mailako bertso jaialdi batek itxiko du Bertsoaroaren egitaraua. Oholtzan izanen dira puntako bertsolariak, ibilbide luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak. Denen artean, egungo bertsolaritzaren argazkia eskainiko dute, ziklo osoari amaiera biribila jarriko dion emanaldian. Bertsoaroa 2020 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable eta Mendillorri civivoxetan, eta Katakrak-en azaroaren 5etik 26ra, 19:00etan izango da. Azken 29 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta. https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/azaroaren-5ean-hasiko-da-30-bertsoaroa

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara