Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

FRANÇOIS TRUFFAUT ZIKLOA. TIRAD SOBRE EL PIANISTA

KONDESTABLE CIVIVOXA
10/10/2020
19:00
IZEN EMATEA

Tirad sobre el pianista (Tirez sur le pianiste; Frantzia; 1960; 78’)

Garai batean, Charlie Kohler piano-kontzertista handia zen, baina orain, taberna-zulo batean pianoa joaz ateratzen du bizimodua. Gorabehera handirik gabeko bizitza darama, nolabait ere moldatu baita bere iragan misteriotsua ezkutatzeko. Baina, egun batean, ustekabean, haren anaietako bat agertu da tabernara, laguntza eske, gangster arriskugarri batzuk atzetik dituelako. Charlieren errutina goitik behera aldatuko da, bere burua katramilatuta ikusiko baitu, deskuidurik txikienean bizitza galtzeko arriskuan jarriko duen intriga batean.

Tirad sobre el pianista Truffauten bigarren film luzea da, eta gangsterren ezohiko pelikula, non zuzendariak erabateko bide aldaketa egiten duen polizia-generorantz. David Goodis estatubatuarraren eleberriaren egokitzapen horrekin, zuzendariak omenaldi pertsonala egin zien 1950eko hamarkadako Hollywood hartako B saileko thrillerrei. Aipagarriak dira edizioaren estilo berezia, gaien noraeza, eta pertsonaien eraketa ere bai, hankaz gora jartzen baititu film noir delakoaren estereotipoak.

Filmaren aurkezpena eta emanaldiaren ondoko solasaldia: Arturo Barcenilla

URR 10, larunbata

19:00

Doan, aurrez izena emanda

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Itzuli edukiaren hasierara