Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Gastronomia

Udako sukaldaritza osasungarria. Sila Pano

ETXEAN - ONLINE
04/06/2020
SILA PANO (SILA VEGAN)

Uda etortzearekin batera, errezeta alai, fresko eta, batez ere, errazak ditugu gogoko. Lantegian, bi errezeta erraz ikasiko ditugu, biak ere freskoak eta, batez ere, elikagarriak eta osasungarriak. Izan ere, bateragarriak dira uda gozatzea eta zeure burua zaintzea.

Lehen platera: erremolatxa-zopa hotza. Errezeta erraz eta osasungarria egun beroetarako.
Bigarren platera: entsaladilla errusiarra, proteinaz betea; oinarrian txitxirioak, eta etxeko maionesa begetala. Aise egiteko moduko entsaladilla, udarako ezin hobea. Bete-betean asmatzeko.

OSAGAIAK:

ERREMOLATXA-ZOPA HOTZA: 2 tipula, 2 azenario, ereinotz  hostoa, luzoker 1, martorri sorta bat,  erremolatxa erdia egosia, gatza eta oliba-olio birjina estra.

ENTSALADILLA ERRUSIARRA: 350 gr txitxirio, bezperan gauez uretan beratuak, tipulin 1, ozpinetako luzokerrak (6-8), Aragoiko oliba beltza (60 gr), 2 azenario, erdi tamainako letxuga bat. Maionesa begetalerako: 50 ml ekilore-olio, 25 ml soja-esne, gatza, eta limoi erdi baten zukua.

Erremolatxa-zopa hotza
Entsaladilla errusiarra

Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Itzuli edukiaren hasierara