Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikastaroak

Sukaldaritza osasungarria. 2. Saioa. Garaian garaiko barazkiak

ETXEAN - ONLINE
08/09/2020
10:30
Sila Pano

Uda bukatzearekin batera, ongi elikatu beharra dago gure gorputza urtaro hotzari begira prestatzeko. Horretarako, garaiko frutak eta barazkiak baliatu eta zerealak janen ditugu, energia-iturri ona baitira.

Lehen platera: Erremolatxa salteatua, barazki hori antioxidatzailez eta zuntzaz beterik baitago.

Bigarren platera: Kuiatxo barru-beteak. Kuiatxoak garai honetako barazkia dira. Arrozarekin prestatuak eta labean eginak, indarra eta beroa emanen dizkigute udazken hotzari begira.

ERREMOLATXA SALTEATUAK LARANJA-ONGAILUAREKIN: 2 erremolatxa irakin  (500 gr), koilaratxokada 1 belar usaintsu,  piperbeltz beltza (koilaratxokada 1), gatza eta olioa. Ongailurako: laranja erdiaren zukua, koilaratxokada 1 laranja-birrindura,  agabe-siropea edo ezti-siropea (2-3 koilaratxokada), olioa.

KUIATXOAK ARROZ-BARAZKIZ BETEAK: 2 kuiatxo handi, 100 gr arroz integral (irakina),  100 gr ziza, tipula 1, 2 azenario, gatza eta olioa. Hur-saltsarako: 50 gr hur, 100 ml soja-esne, koilaratxokada 1 ziape, ekilore-olioa, limoi erdiaren zukua, almendra ehoa gainerretzeko.

Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara