Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketa

SANFERMINETAKO KONTAKIZUN LABURREN XII. SARIKETA ETA LEHEN LEHIAKETA TXIKIA

online
16/05/2020 - 06/06/2020

Sanferminak 2020 eten arren, blogsanfermin.com blogak deitu du Sanferminetako Mikroipuinen Nazioarteko Lehiaketa. Gaiek sanferminekin eduki behar dute zerikusia, eta parte-hartzaileek antolatzaileek aukeratutako hiru hizkuntzetako batean idazten ahalko dituzte mikroipuinak: gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez. Izena emateko epea ekainaren 6an, igandean amaituko da. Parte-hartzaileek blogean bertan emanen dute izena (http://blogsanfermin.com/), eta hor bertan kontsultatu ditzakete oinarriak.

Sariak:
•Irabazlea: 400 euroko saria (dirutan eta babesleen produktuetan)
•Bigarrena: 200 euroko saria (dirutan eta babesleen produktuetan)
•Hirugarrena: 100 euroko saria (dirutan eta babesleen produktuetan)

Epaimahaiak ekainaren emanen du epaia.

Eta urte berezi honetan berritasun gisa blogsanfermin.comek Sanferminetako Kontakizun laburren lehen Lehiaketa Txikia  iragarri nahi du

18 urte baino gutxiago badituzu eta aurtengo Sanferminez gozatu ahal ez izanak kezkatzen
bazaitu, ez larritu!, blogsanfermin.com-en modu bat eskaintzen dizugu gure festak bizitzeko.

  1. Idatzi Sanferminetan girotutako ipuin bat, baina kasu! gehienez 204 hitzekin.
  2. Bidali blogsanfermin.com/inscripcionciontxiki helbidera, eta han zure datu pertsonalak bete (geroago beharrezkoa bada, Lehiaketari buruzko gaietan zurekin harremanetan jarri ahal izateko).
  3. Lehiaketa hau ez da lehiakorra, beraz ez da irabazlerik izanen.
  4. Kategoria bakoitzean parte hartzen duten Kontakizun laburren artean, kultura-bonuak zozketatuko ditugu.
  5. Kontakizun bakar batekin parte hartu ahal izango duzu.
  6. Zure Kontakizuna bidaltzeko epea maiatzaren 5ean hasiko da eta ekainaren 6ko gaueko 12etan amaituko da.
Itzuli edukiaren hasierara