Pamplonaescultura / Iruñakulturada

JARDUERAK

KULTURA ETXETIK

KULTURA ETXETIK. Hona hemen Civivoxen proposamena udazkeneko asteburuak etxean gozatzeko… Ikus-entzunezko pilula txikiak dira, eta gomendioak literaturaz, zinemaz eta musikaz, etxetik bertatik gozatzeko. Hemengo gomendio guztiak irisgarri daude bai online bai Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean. ON-LINE. ZIKLO HONETAKO JARDUERA GUZTIAK ARGITARATUKO DIRA www.pamplonaescultura.es/civivox WEB ORRIAN, ASTEBETEZ.

LA GRAN EVASIÓN (MUSIKALA)
konfinamendua, berrogeialdia, itxialdia, isolamendua, pandemia… Bada, giro horretatik ihes egite aldera, ihesaldi handi Iñigo Osések bat proposatzen du, musikaren bidez beste kultura eta beste garai batzuetara iristeko eta, zergatik ez, baita beste dimentsio batera ere.
*GOMENDIO GUZTIAK SPOTIFY ETA YOUTUBE PLATAFORMA DIGITALETAN DITUGU ESKURA
POSTMODERN JUKEBOX. AZAROAK 6, OSTIRALA. ON LINE.
Scott Bradlee musika-moldatzaile eta pianista emankor estatubatuar bat da. Txandakako musika talde egonkor interesgarrienetako eta bitxienetako bat sortu du, benetan. Izan ere, jazzaren, ragtimeren edo swing retroenaren bidez, iruditerian dauzkagun hist-ak interpretatzen ditu, hots, Bowie, Lady Gaga, Metallica eta beste batzuenak. Eta horretarako, ederki baliatzen du ikus-entzunezkoa, estetika vintage zainduko eszenaratze bitxiarekin batera.
BEIRUT. AZAROAK 13, OSTIRALA. ON LINE.
Beirut talde estatubatuarraz mintzatzea Zach Condonez mintzatzea da. Zachek, izan ere, 2006an, eta 19 urte doi zituela, Gulak Orkestar aurkeztu zuen, hau da, bidaia bat Balkanetako musikan barrena, Mexiko Berrikoko bere logelan irudikatua eta grabatua. Diskoak sekulako astindua eman zion eszena musikalari eta folk/ indie/pop/rock eta beste estilo batzuetako talderik pertsonalenetako baten oinarriak finkatu zituen.
EGUNGO EMAKUME-AHOTS ZENBAIT. AZAROAK 20, OSTIRALA. ON LINE.
Telebista saioak, telebistako interesak nahiz interes komertzialak alde batera utzita, azken hiruzpalau bosturtekoetan emakumezko ahots eta konpositore sorta izugarria sortzen ari da musika moderno delakoan; askotarikoak, guztiak ere kalitatezkoak eta ohi kanpoko konpromiso sozialari atxikiak. Denek ezaugarri berdinak dituzte, hots, prestakuntza, nortasuna, izaera eta talentua.
EUSKAL BARROKENSEMBLE. AZAROAK 27, OSTIRALA. ON LINE.
Euskal Barrokensemble antzinako musika talde baten izena da, Enrike Solinísek Bilbon 2006an sortua. Musika-ensemble honek arras estilo ezberdineko musikari handien topagune bat izan nahi du eta, emanaldietan, taldekideek gogotik saiatzen dira uztartzen
Errenazimenduko, Barrokoko eta, are, XX. mendeko musiken interpretazio eta birsortzearen irudimen eta zorroztasun musikal guztia, betiere orain bizi dugun uneak eskatzen duen zeharkakotasunean oinarriturik eta ahozko tradizioaren bidez jasotako musikak bereziki nabarmendurik.
ETA HURRENGO HILABETEAN… ABENDUAK 6, IGANDEA. ON LINE.
Oliver Mtukudzi
LITERATURAZ MINTZO
Hotza eta Covid gaitza direla eta, etxearen beroan gelditu beharko dugu aterpeturik neguan, manta goxo bat gainean eta liburu on bat esku artean. Honatx 5 bideotan Sara Brun kazetari eta idazlearen gomendioak. Hainbat literatur genero ditu hizpide eta hamar liburu aukeratu ditu. Bideoak ikusi ondoren. liburu guztiak irakurtzeko gogoa izanen duzu. Irakurketa on! *Liburu guztiak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean daude eskura
SAIAKERA. AZAROAK 6, OSTIRALA. ON LINE.
Saiakera, gaur egun, ez da soilik gai zehatz bati buruzko dokumentazioa bilatzen duten irakurleendako idazki mota bat. Hau da, entsegua, egun, edozein irakurleren eskura dago, gaia edozein izanik ere. Horrela, ohikoa da horrelako liburuak salduenen artean ikustea, apalategietan. Bideo honetan bi saiakera hauek dira hizpide:
Las brujas de Zugarramurdi, la historia del Aquelarre y la Inquisición. Egilea: Mikel Azurmendi eta El infinito en un junco. Egilea: Irene Vallejo.
GERRETAKO ETA GERRAONDOETAKO LITERATURA. AZAROAK 13, OSTIRALA. ON LINE.
Eleberri historiko onak erabat barneratu behar zaitu istorioa garatzen den garaian; baina, gure azkenaldiko historiari buruzko nobela on batek, gainera, kontzientziatu behar gaitu ezin direla garai bateko oker berberak egin, hau da, gure guraso eta aitona- amonen oroimenean dirauten oker berberak, gure artean ere badirautenak. Hona hemen bideo honetarako aukeratu diren bi eleberriak:
La luz que no puedes ver. Egilea: Anthony Doerr (Pulitzer Saria Fikzioan. 2015) eta El chico de las bobinas. Egilea: Pere Cervantes.
THRILLER. AZAROAK 20, OSTIRALA. ON LINE.
Genero honetako idazle aunitz apalategietako liburu salduenen artean ikusi ohi ditugu liburutegietan, eta ez da harritzekoa, zeren, munduaz ahaztu nahi duzunean, onena izaten baita orrialde horiek bata bestearen atzetik etengabe irenstea. Honatx bideo honetarako aukeratu diren eleberriak: Soy Pilgrim, Egilea: Terry Hayes, eta El mentiroso, Egilea: Mikel Santiago.
BIHOTZARI MINTZATZEN ZAIZKION ELEBERRIAK. AZAROAK 27, OSTIRALA. ON LINE.
Nobela batzuek barrena eragiten dizute, haietan gertakari handirik ez badago ere. Horrelako nobelak, egia esan, irakurri eta pausatzekoak dira, zaila baita laburpen huts baten bidez haien mamia azaltzea, sentimenduak ukitzen dituztelako, bihotza ukitzen dizutelako eta hantxe geldituko zaizkizulako. Zure izateari mintzo zaizkio eta, ondorioz, orrialde bakoitzean, zeure buruari zeure izaeraz galdetzen diozu. Hona hemen bideo honetarako aukeratu diren bi eleberriak: La primera mano que sostuvo la mía, Egilea: Maggie O´Farrel eta El verano sin hombres, Egilea: Siri Hustvedt.
ETA HURRENGO HILABETEAN… ABENDUAK 4, OSTIRALA. ON LINE.
Salaketa sozialeko lanak
SOFA ETA MANTA GOXOKO FILMAK.
Euriak leihoan jotzen duen egun hotzetarako, gure zinemako film on bat ikustera gonbidatu nahi zaitugu, zinema espainolari buruzko aukeraketa ezohiko bezain iradokitzaile honen bidez. Bakardadean edo konpainian gozatzeko, betiere Luis Azanza zinegile eta zinemako irakaslearen hitzak entzunik. Itzali argiak eta piztu proiektagailua! *Titulu guztiak doan daude eskura Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko eFilm katalogoan.
LABERINTO DE PASIONES. AZAROAK 6, OSTIRALA. ON LINE.
Madril, 80ko hamarkada. Neska gazte ninfomano baten eta jeke arabiar baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. Neska musika-talde bortitz batean da partaide. Gizonari gehien interesatzen zaiona, ordea, kosmetikoak dira, bai eta gizonak ere. Musika, indarkeria, jazarpenak, maite-grina, sexua. Almodóvarren bigarren filma da.
LOS GOLFOS. AZAROAK 13, OSTIRALA. ON LINE.
Julián, Ramón, Juan, el Chato, Paco eta Manolo espainiar gazteak dira eta orain arte ez zaie jaramon handirik egin, polizia-etxeetan ez bada. Guztiak ere gizarte-klase apaleko mutilak dira, klase miserable eta ezezaguna. Lagunak dira eta nola edo hala diraute bizirik Madrilgo aldirietan. Juanek toreroa izan nahi du, eta haren lagunek lapurreta txikiak egiten dituzte Juanen debuta ordaintzeko. Carlos Sauraren lehen film luzea da, neorrealismoaren ukituak dituena.
QUERIDÍSIMOS VERDUGOS. AZAROAK 20, OSTIRALA. ON LINE.
Diktaduraren alderdi bereziki ilun bat dakarkigu, 70eko hamarkadako lehen urteetan Espainian ziren hiru borrero edo exekutatzaileen eskutik. Heriotza-zigorraren kontrako alegatuaz haratago, filmak hiru protagonisten istorioa ikertzen du, bai eta beren ofizioa ulertzeko manerak ere. Hizpide dira, halaber, borreroek garrotez hildakoak eta haien dohainak, zigortzen diren krimenak, adituen iritziak. Garai hartako gizarteari buruzko erretratu latza. Botereari buruzko gogoeta gogorra. Basilio Martin Patinok ondua, oso aproposa Berlangaren El Verdugo-rekin batera ikusteko.
UN DÍA MÁS CON VIDA. AZAROAK 27, OSTIRALA. ON LINE.
Ryszard Kapuścińskiren kontakizun autobiografikoa. Angolak Portugalgo kolonia gisa emaniko azken egunak kontatzen ditu (1975), eta deskolonizazioaren ondorio ikaragarriak: hots, duela gutxi arte hango bazterrak erraustu dituen gerra zibila. Polonia eta Espainiako koprodukzioa, animaziozko dokudrama moldean egina, helduentzat. Dokumental animatua, bikaina, Raúl de la Fuente nafarrak ondua.
ETA HURRENGO HILABETEAN… ABENDUAK 4, OSTIRALA. ON LINE.
El increible finde menguante.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara