
EL GOLPE
- Mendillorriko Civivoxa
Nafarroako Zinema Fantastikoaren eta Beldurrezkoaren Jaialdiak bere bederatzigarren edizioa eginen du Iruñean. Aurrekoetan baino formatu txikiagora egokitu da, Covid-19 pandemiaren ondorioz. Jaialdiak, zehazki, bi sortzaile omenduko ditu aurten, jaialdirako garrantzirik handienetakoa izan duten bi: Peter Bogdanovich eta Dario Argento, hain zuzen. Bi saioak Miguel Suárez de Cerro jaialdiko zuzendariak aurkeztuko ditu.
El héroe anda suelto (Targets)
Peter Bagdanovich. AEB. 1968. 90’
Peter Bagdanovich maisuak zuzendua, genero honetako zinemaren inguruko gogoeta nagusietako bat da, gaur egun. Zuzendaria bera eta Boris Karloff dira protagonista. Azken hori Byron Orlock da filmean, hots, beldurrezko zineman diharduen aktore bat, gainbehera etorria. Hiria izuturik daukan frankotiratzaile arriskutsuari egin beharko dio aurre.
URR 28, Asteazkena
ITURRAMAKO CIVIVOXA
19:00
+18
Doan. Aurrez izena emanda
OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).
Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.