
DINOSAUROAK LEGAMON.
- Mendillorriko Civivoxa
ON-LINE -ZIKLO HONETAKO JARDUERA GUZTIAK ARGITARATUKO DIRA WWW. PAMPLONAESCULTURA.ES WEB ORRIAN, ASTEBETEZ
KULTURA ETXETIK
ONLINE
Hona hemen Civivoxen proposamena udazkeneko asteburuak etxean gozatzeko… Ikus-entzunezko pilula txikiak dira, eta gomendioak literaturaz, zinemaz eta musikaz, etxetik bertatik gozatzeko. Hemengo gomendio guztiak irisgarri daude bai online bai Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean.
LA GRAN EVASIÓN (MUSIKALA)
Íñigo Osés
Egun, mundu osoan dugun osasun eta gizarte krisiaren ondorioetako bat hiztegi berri bat da. Hitz horiek ez dira inola ere askatasunaren aldeko aldarria, askatasuna gure bazterrotan eta XXI. mende betean ulertzen dugun gisan: konfinamendua, berrogeialdia, itxialdia, isolamendua, pandemia… Bada, giro horretatik ihes egite aldera, ihesaldi handi bat proposatzen dut, musikaren bidez beste kultura eta beste garai batzuetara iristeko eta, zergatik ez, baita beste dimentsio batera ere.
*Gomendio guztiak Spotify eta YouTube plataforma digitaletan ditugu eskura
OLIVER MTUKUDZI
Tuku, Oliver Mtukudzi zimbabwetarra zalantzarik gabe da Afrikako musikaren mito handietako bat da. Ez soilik musikan egindako ibilbide joriaren kalitateari begira, baizik eta, era berean, bere letretako eta egintzetako kritika eta konpromiso sozialari begira. 2019an hila, Tukuk bi hizkuntza nahasiz ematen zituen kantuak: shona, hau da Zimbaweko hizkuntza ofiziala, eta ingelesa.
ON-LINE – ZIKLO HONETAKO JARDUERA GUZTIAK ARGITARATUKO DIRA WWW. PAMPLONAESCULTURA.ES WEB ORRIAN, ASTEBETEZ