Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Música

LA PAMPLONESA: DOLORETAKO AMAREN PROZESIOKO MARTXEN BIDEOAK

Aste Santu honetan, La Pamplonesak Doloretako-Amaren prozesioan jotzen dituen hainbat doinuen online-ikuskizuna hurbilduko digu, Iruñeakulturada webgunean eta Pamplonaescultura-ren Youtubeko kanalan. Musika-piezak Aste Santuko egun guztietan ikusi ahal izanen dira, hilaren 23tik aurrera. Egunero bideo berri bat zintzilikatuko da, eta, horrela, martxoaren 19an, ostiralean, interpretatuko luketen errepertorioaren aukeraketa bat izanen da eskainiko digutena. San Lorenzotik Katedralera doan prozesioa aurten bertan behera gelditu da, COVID-19ren aurkako segurtasun arrazoiak direla kausa.

Larunbatetik aurrera kontzertuko bideoa osorik ikusteko parada izanen da.

La Pamplonesa Musika Bandak, prozesioa bertan behera geratu zenean, Iruñeko San Lorentzo parrokian, martxoaren 4an, bere ohiko errepertorioko lau Martxa prozesionalen aukeraketa bat grabatu zuen:

“Mater Mea” (Martxa geldoa)  Ricardo Doradorena.
“Oremos” (Martxa geldoa) Ricardo Doradorena.
“Mektub” (Hileta-Martxa) Mariano San Miguelena.
“Crucifixus” (Prozesio-Martxa) José Alberto Pinarena.

ENTZUN HEMEN LA PAMPLONESA

Itzuli edukiaren hasierara