Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Irakurzaletasunaren sustapena

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU EUSKARAZ

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoarekin bat egin dute Iruñeko Udalak eta liburutegi publikoek, euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko, urte bat gehiago. Abenduaren 9ra, herritarrek udal liburutegiko mailegu zerbitzuan euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera, irakurtzeko. Liburua liburutegira bueltatzerakoan, irakurleek aukera izango dute irakurri berri duen liburu hori nahi duenari oparitzeko. Horretarako, fitxa bat bete beharko du irakurleak bere datuak jarriz eta opari egin nahi dion horrentzako mezu bat idatziz. Fitxa guztiak jasotzen direnean, Euskaltzaleen Topaguneak parte hartzaile guztien artean zozketa bat egingo du. Saridunek lagun horri oparitu nahi dien liburua jasoko dute etxean, idatzitako mezua barruan itsatsirik dutela eta oparitzeko prest. Gainera, liburutegi bakoitzean EBOOK irakurgailuak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

Irakurri, gozatu eta oparitu Euskaltzaleen Topaguneak berrogei herritan abiarazi duen kanpaina bat da, euskarazko liburuak irakurtzea sustatzeko. Irakurketaren alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Estrategia gisa, irakurtzea (proiektuan parte hartzea) saritzen du egitasmoak eta liburua opari bihurtzea bilatzen du. Urte honetan gainera berrikuntzekin gatoz irakurzaletasuna sustatzeko eta zaletasun hori beste baztukin elkarbanatzeko. Edizio berri honetan irakurleen emozioetara jotzen dugu, irakurtzerakoan beste pertsona batekin konexioa bilatzen xaxatuz eta liburu hori oparituz. Hori dela eta aurten egitasmoaren leloa ZUREKIN OROITU NAIZ izango da. Pertsona biren arteko konexio hori
liburua izatera gonbidatuz.

Itzuli edukiaren hasierara