Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Liburutegiak

LIBURUTEGIAK JENDEARI ZABALIK EGONEN DIRA BERRIZ ERE, UDAKO ORDUTEGIAREKIN

Iruñeko liburutegiek udako ohiko ordutegiarekin hasiko dira, eta ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte jendeari zabalik egonen dira, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Udako ordutegiaren hasierarekin batera, irakurtzeko gunea eta ikasgela irekiko dira, eta aurreragorako utziko dira, behin alarma-egoera amaitzen denerako, aurrez aurreko jarduerak, hala nola irakurketa-klubak, ipuin-kontalarien saioak, liburuen aurkezpenak, etab. Liburutegiek agiriak maileguan hartzeko zerbitzuarekin jarraituko dute, zeina joan den ekainaren 1ean abiatu baitzen, hori bai, covid-19aren arauak jarraituta, hau da, momentuz agiriak eta hitzordua aurretik eskatuta (telefonoz, posta elektronikoz edo Absys bidez). Oraingoz ezin da zuzenean eta askatasunez jo liburutegiko apalategietara, baina poliki-poliki zerbitzu berriak gehitzen ari dira, betiere segurtasun-baldintzak bermatu badaitezke.

Hori horrela, 200 irakurketa- eta ikasketa-postu gaitu dira, segurtasun-neurriak, jende kopurua, eta postu bakoitzaren desinfekzioa eta garbiketa errespetatuz. Neurri horiek ere erabiltzaileei betebehar batzuk ezartzen dizkiete, hala nola maskarak eta gel hidroalkoholikozko banagailuak erabiltzea, eta segurtasun-tartea gordetzea. Liburutegi bakoitzeko postuen banaketa honakoa da: Txantreako liburutegi publikoa, 32; Iturramako liburutegi publikoa, 44; Mendillorriko liburutegi publikoa, 31; Milagrosako liburutegi publikoa, 20; San Frantziskoko liburutegi publikoa, 24; San Pedroko liburutegi publikoa, 22; Sanduzelaiko liburutegi publikoa, 18; Yamaguchiko liburutegi publikoa, 9; eta Etxabakoitzeko liburutegi publikoa, 6.

Guneak egokitu dira, garbiketa- eta desinfekzio-lanak eginda; halaber, babes-neurriak hartu dira manparak jarrita eta hidrogel-ontziak zein norbera babesteko beste material batzuk (maskarak, gel desinfektatzailea eta eskularruak) eskura jarrita. Orobat, sarrerak eta irteerak antolatu dituzte, jendeak topo ez egiteko eta ez pilatzeko. Maileguan hartutako agiriak zuzenean liburutegian itzuliko dira, eta 14 eguneko berrogeialdia ezarriko zaie, higienea bermatze aldera berriz ere jendearen eskura jarri baino lehen.

AURRETIAZKO HITZORDUA HARTZEKO BIDEAK

Txantreako Liburutegi Publikoa. Tel.: 948149882; biblicha@navarra.es.

Iturramako Liburutegi Publikoa. Tel.: 948198987; biblitur@navarra.es.

Mendillorriko Liburutegi Publikoa. Tel.: 948162847; biblimdl@navarra.es.

Milagrosako Liburutegi Publikoa. Tel.: 948245460; biblimil@navarra.es

San Frantziskoko Liburutegi Publikoa. Tel.: 948210524; biblisfr@navarra.es.

Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa. Tel.: 948125108; biblisjo@navarra.es.

San Pedroko Liburutegi Publikoa. Tel.: 94136664; biblispe@navarra.es.

Yamaguchiko Liburutegi Publikoa. Tel.: 948264028; bibliy@navarra.es.

Etxabakoitzeko liburutegi publikoa. Tf. 948 27 32 62; bibliech@navarra.es

IPES elkarteko liburutegia, Descalzos k., 72. Tel.: 948225991; mujeres@fundacionipes.org.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara