Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

MI QUERIDA COFRADÍA

2021/02/15
18:00
ZIKLO-KOORDINATZAILEA: MARÍA CASTEJÓN
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

IKUSI PROGRAMAINSCRIPZIOA Ikusi liburuxkaSarrerak-Inskripzioa

ITURRAMAKO CIVIVOXA. OTSAILEKO 15, ASTELEHENA. 18:00

SANDUZELAIKO CIVIVOXA. OTSAILEKO 23, ASTEARTEA. 18:00

ZINE-FORUMA. ZIKLO-KOORDINATZAILEA: MARÍA CASTEJÓN

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

ZINEMAKO HEROIAK

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka.
Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

MI QUERIDA COFRADÍA

Marta Díaz. Espainia. 2018. 90′. Komedia

Carmenek 30 urte baino gehiago daramatza lanean bere herriko ermandadean. Ahizpa Nagusia izan nahi du, baina oso zaila da emakume batek aginte kargu goren hori bere gain hartzea. Ustekabeko istripu batek emanen dio postu horretaz jabetzeko aukera, bere ametsa baita. Gero, ordea, Carmenen alabak bere senarrarekin eztabaidatu izanaren ondorioz,
dena korapilatuko da. Komedia dibertigarria da. Gogoeta eragiteko aproposa, emakume asko nekez iristen baitira betidanik gizonekoen eskuetan dauden esparruetara.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara