Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

NAFARROAKO ZINEMA FANTASTIKOAREN ETA BELDURREZKOAREN JAIALDIA. Rojo oscuro (Profondo rosso)

ITURRAMAKO CIVIVOXA
30/10/2020
19:00
IZEN EMATEA

Nafarroako Zinema Fantastikoaren eta Beldurrezkoaren Jaialdiak bere bederatzigarren edizioa eginen du Iruñean. Aurrekoetan baino formatu txikiagora egokitu da, Covid-19 pandemiaren ondorioz. Jaialdiak, zehazki, bi sortzaile omenduko ditu aurten, jaialdirako garrantzirik handienetakoa izan duten bi: Peter Bogdanovich eta Dario Argento, hain zuzen. Bi saioak Miguel Suárez de Cerro jaialdiko zuzendariak aurkeztuko ditu.

Rojo oscuro (Profondo rosso)

Dario Argento. Italia. 1975.100’

Dario Argentoren lan gailena, hirurogeita hamarreko urteetako pelikula europarrik eragintsuenetako bat bilakatua. Zuzendari onenarendako saria eskuratu zuen Sitgesko Zinemaldian. Krimen-kate batean harrapaturiko musikariaren istorioa kontatzen du. Hori guztia, Argentoren estilo bereziarekin sortua.

URR 30, Ostirala

ITURRAMAKO CIVIVOXA

19:00

+18

Doan. Aurrez izena emanda

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara