Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Liburutegiak

ETXEKO LIBURU MAILEGUA

San Pedroko Liburutegi Publikoak etxez etxeko mailegu zerbitzu berezi berria jarri du martxan bere eragin-eremurako. Halako zerbitzua martxan dago 2015az geroztik Yamaguchiko liburutegian, eta aurten ere martxan jarri dute Civicaneko liburutegian. Izan ere, bi entitate horiek Donibaneko Adinekoen Itunean egiten dute lan, Iruñeko Udala eta bestelako elkarte eta entitate publiko zein pribaturekin batera.

Helburua da laguntza ematea mugikortasun murriztua zein osasun arazoak dituzten auzotarrei, bai eta osasun krisialdian egonda etxetik ez ateratzea nahiago duten horiei ere. Interesdunak harremanetan jar daitezke Yamaguchiko liburutegiarekin (948264028 telefonoan eta bibliyam@cfnavarra.es helbide elektronikoan), San Pedroko liburutegi publikoarekin (948136364 telefonoan eta biblispe@navarra.es helbide elektronikoan) eta Civicanekin (bibliotecacivican@fundacioncajanavarra.es helbidean). Betekizun bakarra Nafarroako liburutegien txartela edukitzea da, datu guztiak eguneratuta. Txartelik ez dutenei liburutegian bertan jakinaraziko diete nola lortu.

Liburutegietako langileek (edo boluntarioek, zein liburutegitan eta garaitan gauden) auzoetako etxeetara eramaten dituzte eskatutako dokumentuak, hau da, liburuak, DVDak, CDak, aldizkariak edo etxerako maileguan har daitekeen beste edozein material. Liburutegiek bermatzen dute eramaten diren material guztiak higiene- eta osasun-berme guztiak betetzen dituztela. Bidalketa osatzeko liburutegi bakoitzak prestatzen ohi dituen irakurketa eta berritasunen gidak eramaten dira. Materiala eman edo jasotzean, erabiltzaileen interesei buruzko zein funtserako eros daitezkeen material berrien iradokizunak ere hartzen dira.

Yamaguchiko liburutegi publikoak 39.366 aleen funtsa dauka, horietako gehienak, 32.116, liburuak. Erabiltzaileen esku jartzen ditu, baita ere, 4.143 DVD eta 1.886 CD. San Pedron antzeko kopurua dago, 36.462 ale, horietatik 31.533 liburu, 3.245 DVD eta 1.191 CD.

Itzuli edukiaren hasierara