Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

BERRIZ IREKIKO DIRA ZIUDADELAKO ERAKUSKETA-ARETOAK

02/06/2020 - 26/07/2020
Asteartetik ostiralera: 18:30 - 21.00. Larunbatak:12:00 - 14:00 eta 18:30 - 21.00. Igandeak: 12:00 - 14:00.

Ziudadelako aretoek berriz zabalduko dituzte ateak ekainaren 2tik aurrera, betiere konfinamendu-prozesuak eskatzen dituen osasun-segurtasuneko neurriak hartuta. Bolborategia, Arma Aretoa, Mistoen Eraikina eta Labea, lau eraikin horiek zabalduko dira, eta fase bakoitzerako ezarri diren edukiera-mugak zainduko dituzte, sarbideetan tenperatura-kontrola egiteaz gain. Maskara jantzita joan beharko da, barnealdean segurtasun-tarteak gorde beharko dira eta eskuak desinfektatzeari buruzko gomendioak bete; horretarako, gel hidroalkoholikoa egonen da bisitarien eskura.

Ziudadelak estalpeko 2.167 m2 ditu erakusketetarako, eta, horrez gain, beste gune batzuk ere baditu inguruko belardietan, guztiak elkarrekin lotuta; izan ere, arteari eskainitako hiriko guneri handienetarikoa da. Areto guztiak sasoi honetako ohiko ordutegian egonen dira zabalik: 18:00etatik 20:30era, asteartetik ostiralera; 12:00etatik 14:00etara eta18:00etatik 20:30era, larunbatetan, eta 12:00etatik 14:00etara, igandeetan eta jaiegunetan.

Ekainaren 2tik aurrera, guztira sei erakusketa egonen dira ikusgai; horietako batzuk konfinamendua baino lehenago zabaldu ziren eta orain berriz ere bisitatu daitezke, eta beste batzuk laster inauguratuko dira.

ARMA ARETOA: Bakarrik dago inork behatzen dion hori. Ekainak 2 – irailak 6

LABEA: Juan Gorriti (Araitz bailaratik Iruñeko Ziudadelara). Ekainak 2 – 21

BOLBORATEGIA: Javier Mina (Fusioa). Ekainak 2 – Uztailak 26

MISTOEN ERAIKINA – Beheko solairua: Mayte Vélaz (Abiada hartu, salto egin eta besarkada bat eman). Ekainak 2 – Uztailak 19

MISTOEN ERAIKINA – 1. solairua: Imanol Bengoetxea (Artista). Ekainak 2 – Uztailak 19

ZIUDADELAKO BARRUTIA – Lorategiak: Mikel Belascoáin (Poema) eta Juan Gorriti. Ekainak 2 – 21

Itzuli edukiaren hasierara