Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Bisita gidatua

Ibilbide birtuala Orkestra barrenetik. Beatriz Pomés.

EN CASA -ONLINE-
04/06/2020

Orkestraren munduan barneratzeko ikuspegi birtuala. Instrumentu familia guztiak ezagutuko ditugu, bai eta haien guztien arteko harremanak ere, orkestra barnean dauden hierarkiak ere azalduta. Instrumentuek agertoki gainean eta azpian duten banaketaz mintzatuko gara. 

Bestalde, orkestra motak ikusi eta zuzendariaren figuraz hitz eginen dugu.

Ikuspegi birtuala bukatzeko, ibilbide laburra eginen dugu Europako orkestra nagusietan zehar, begirada protagonistetan nahiz zuzendarietan pausatuta, bai eta orkestra bakoitzak bere historian izan duen mugarrietan ere.

Beatriz Pomés txirula-jotzailea, irakaslea eta ikertzailea da, Iruñean sortua. Zeharkako prestakuntza jaso du, hau da, bai Interpretazio musikalean (Musikene, 2010, FHK, 2013), bai Humanitateetan (Nafarroako Unibertsitatea, 2008), doktoretza-ikasketak Melbourneko Unibertsitatean eginda, Australian (2018). Doktoretza-tesian (PhD) sustrai folklorikoak aztertu ditu Pablo Sarasateren Danzas Españolas lanetan, eta txirula eta pianorako transkripzioa eskaintzen du (Dasí Editorial argitaletxeak argitaratuak, 2018). Australian egon zen bitartean, irakasle aritu zen Melbourneko Unibertsitatean txirula nahiz ganbera-musika irakasteko. Gaur egun, irakasle da Nafarroako Unibertsitateko Core Curriculum institutuan. Horrez gain, txirula-jotzaile eta ikertzaile gisa ere badihardu.

Bideo hau ikusgai egongo da ekitaldiaren egunean 10:30etik astebetez.

Itzuli edukiaren hasierara