Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lehiaketa

BERREZARRI SANFERMINAK LEGO PIEZEKIN

Partaidetzarako deialdi berri honek sormena eta ekimena sustatzea du helburu nagusi, Sanferminetako eszena edo diorama bat eraikitze aldera, LEGO®/LEGO® duplo piezak erabiliz. Eraiki eta zabaldu Sanferminetako edozein une edo pertsonaia birsortuko duen eszena bat, dela historikoa edo egungo jaietakoa, dela fikziozkoa edo fantasiazkoa. Sanferminak birsortzeko eszenak eraikitzea, LEGO®/LEGO® duplo piezak erabiliz. Publikoa: Familiak / Gazteak / Haurrak.

Parte hartu nahi dutenek beren pantaila-argazkiak bidaliko dituzte (ahal bada, pantaila osokoak), eta bideo bat ere igor dezakete istorioa, kontakizuna, prozesua edo dena-delakoa azaltzeko, gehienez bi minutukoa. Argazkiak eta bideoak hona bidaliko dira: participacion@redcivivox.es. Bete beharreko datuak: Irudiaz gain, eta hala bada, bideoarekin batera, datu hauek igorri beharko dira: parte-hartzailearen izen-abizenak, adina eta posta elektronikoa. Era berean, irudia lagatzeko baimena erantsiko da, galeria sortzeko eta, hala bada, zabaltzeko.
Adierazi behar da eraikuntzaren egiletzat agertu nahi ote duten. LEGO®-ko hiru playset zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Argazkien bidez argazki-erakusketa txiki bat eginen dugu, LEGO® eraikuntzak egiteko zaletasuna dute haurrek bidaltzen dituzte dioramak erakusteko. Argitaratutakoan, erakusketa www.pamplonaescultura.es webean egonen da ikusgai.

Itzuli edukiaren hasierara