Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Irakurzaletasunaren sustapena

SANDUZELAIKO HAUR ETA GAZTEEN LIBURU EGUNA

2021/03/25 - 2021/04/15
ERAKUSKETA: 15:00 - 20:30 TAILLERRA: 17:00 - 19:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

IZEN EMATEAK TAILLERREAN: Sanduzelaiko liburutegian bertan, eta biblisjo@navarra.es

Sanduzelaiko Liburutegi Publikoak Haur eta Gazteen Liburu eguna ospatuko du, C. Andersenen omenez, arteari bide emanda. Horretarako Blas Camposen hitzei lotutako argazkien erakusketa bat eta, Lola Azparrenen zuzendaritza artistikoarenpean landutako, “Encuentros” izeneko literatur eta plastika sorkuntzako tailer bat hartuko ditu, aurreko erakusketa abiapuntu daukana. Erakusketa martxoaren 25etik apirilaren 15era bisitatu ahal izanen da, eta tailerra Pazko Astean gauzatuko da, apirilaren 6tik 9ra. 6 eta 12 urte bitarteko 12 haurrentzat prestatua dago, 17:00etatik 19:00etara. Izena Sanduzelaiko liburutegian bertan edo biblisjo@navarra.es helbidean eman ahal izanen da.

Blas Camposek egindako eta 700 mm-ko dibond euskarrian argitaratutako 20 argazkik osatzen dute argazki-erakusketa. Aurreko edizioetan San Frantzisko liburutegian egindako ‘Margotutako hitzak’ saioko partaideen sormen prozesuko une ezberdinak aurkezten dituzte. Irudiak liburutegiko espazioan banatuta daude, eta haurren eta helduen artean lokarri bat sortzeko aukera ematen dute. Haurtzaroko argazkiak, bakoitza hitz bati lotuta, isilik zabaltzen dira areto eta apalategietan barna. Erakusketak liburutegi osoa ezagutzeko eta zeharkatzeko gonbita ematen du. Haurtzaroaren espazioa eta altxorrak esploratzeko bidea zabaltzen du ere.

Itzuli edukiaren hasierara