Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lantegiak

LIBURU LIBREAK ERAKUSKETAKO TAILERRAK

Ziudadelako Mistoen Pabiloiak (lehen solairua) hainbat tailer hartuko ditu “Liburu Libreak” erakusketaren inguruan: Liburu Fabrika, Marijose Recalde eta Juan Sukilbiderekin, apirilaren 6an (asteartea), 7an (asteazkena) eta 24an (larunbata); eta Arte Narratibak, Lola Azparren eta Blas Camposekin (Bidari), apirilaren 8an (osteguna), 9an (ostirala) eta 25ean (igandea). Tailerrak Pazko Astean eta liburuaren egunean eginen dira, eta familiei, helduei eta 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude. Izen-ematea: 010 telefonoan edo aretoan bertan tailerra hasi baino ordu erdi lehenago, edukiera bete arte (gehienez 18 pertsona tailer bakoitzeko). Prezioa: € 1 partehartzaile bakoitzak.

Liburu Fabrika, Marijose Recalde eta Juan Sukilbiderekin
Apirilak 6 asteartea, 7 asteazkena eta 24 larunbata
Ordutegia: 10:30 eta 12:30
Lekua: Mistoen Pabiloiko lehen solairua

Arte Narratibak, Lola Azparren eta Blas Camposekin (Bidari)
Apirilak 8 osteguna, 9 ostirala eta 25 igandea
Ordutegia: 10:30 eta 12:30
Lekua: Mistoen Pabiloiko lehen solairua

Itzuli edukiaren hasierara