ALBISTEAK



<< ITZULI

UDALAK 218.000 EURO EMANEN DIZKIE IRABAZI-ASMORIK GABEKO HAMAR ENTITATERI, URTE HONETAN ZEHAR ARTE-PROIEKTUAK EGITEKO



Urriaren

22

ENTITATE ONURADUNENDAKO LAGUNTZEK 9.800 ETA 28.500 EURO BITARTE JOTZEN DUTE, ETA HAIEN BIDEZ 70.000 EUROTIK GORAKO PROIEKTUAK ORDAINTZEN LAGUNDUKO DA


FACEBOOK
TWITTER
EMAIL


Irabazi-asmorik gabeko hamar entitatek, guztira, jasoko dituzte Iruñeko Udalak eman dituen 218.000 euroak, 2019an Nafarroako hiriburuan arte proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdiaren barruan. Deialdi honen hirugarren edizioa da; kultura- eta arte-jarduerak programatu eta gauzatzeko laguntza ematea du helburu, Udalaren ekimenez egiten direnen osagarri gisa. Dirulaguntzak jasotzeko 70.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko proiektua eduki behar zen. Entitate bakoitzari emandako kopuruak 9.800 eta 28.500 euro bitartean daude.
Honako hauek dira entitate esleipendunak: Iruñeko Ganbera Abesbatza (22.913 euro), Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea-AGAO (24.549), Nafarroako Ganbera Opera elkartea (28.412), Santas Pascuas elkartea (26.186), Nafar Ateneoa (18.380), Nafarroako Ganbera Abesbatza (26.186), El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola (16.366), Nafarroako Abesbatzen Federazioa (20.188), Atena fundazioa (9.820) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, bere kultura-programaziorako eta -hedapenerako 25.000 euro jaso dituena –deialdian Nafarroako Gobernuaren menpeko erakundeentzat erreserbatutako kopuruaren barruan–.
Orain ebatzi den dirulaguntza-deialdiaren bidez Iruñean honako hauek antolatzen eta gauzatzen lagundu nahi da: jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, arte eszenikoetako, musikako eta literaturako lehiaketak, lantegiak, hitzaldiak, zineforumak eta kultural eta artistikotzat jo daitekeen beste edozein jarduera. Entitate bultzatzaileek legearekin bat eraturik eta dagokien erregistroan izena emanda egon behar zuten, eta zergetarako helbidea eta egoitza Iruñean eduki.

DIRUZ LAGUNDUTAKO ENTITATE ETA PROIEKTUAK

Iruñeko Ganbera Abesbatza 2019ko proiektu artistikoa. 22.913
Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea (AGAO) 2019ko Opera- eta lirika-denboraldia. Lirika denontzat: AGAO soziala, hedapena eta prestakuntza. 24.549
Nafarroako Ganbera Opera Elkartea Operako VIII. denboraldia. 28.412
Santas Pascuas elkartea 2019ko Santas Pascuas jaialdia. 26.186
Nafar Ateneoa 2019ko kultur proiektua. 18.380
Nafarroako Ganbera Abesbatza 2019ko Encantando denboraldia. 26.186
El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola Epizentroa. Arte eszenikoak bultzatzeko plataforma integrala (Epizentro sortzailea eta alprojen epizentroa) 16.366
Nafarroako Abesbatzen Federazioa Iruña bere ahotsaz. 20.188
Atena fundazioa ATENA konpainia artistikoa 9.820
Nafarroako Unibertsitate Publikoa NUPen 2019ko kultura-programazioa eta -hedapena. 25.000
GUZTIRA 218.000