ALBISTEAK



<< ITZULI

Restauracion_fuente_descalzos2

IRUÑEKO UDALAK EMANEN DIO AMAIERA ALDE ZAHARRAK DITUEN BOST MONUMENTU-ITURRIETAKO LAUTAN EGIN DEN ZAHARBERRITZEARI



Urtarrilaren

21

ESTILO NEOKLASIKOKO ONDARE-ELEMENTUAK DIRA, KONTSEILUKO ZEIN ERREKOLETEN PLAZETAN ETA NAVARRERÍA ZEIN DESCALZOS KALEETAN KOKATUAK


FACEBOOK
TWITTER
EMAIL


Iruñeko Udalak goizean bukatu du esku-hartzea, Noaingo akueduktuari lotutako ur-hornidurarako diseinatu ziren Alde Zaharreko bost monumentu-iturrietako lautan. Zaharberritze- eta mantentze-lanak, zehazki, honako iturri hauetan egin dira: Neptuno haurraren iturria, Kontseiluko plazan; Santa Zezilia, Navarrería kalean eta Errekoleten plazan, horiek guztiak Luis Paret y Alcázarrek XVII. mendean eginak direlarik. Halaber, Descalzos kaleko iturrian ere egin da esku-hartzea; José Villanuevak proiektatu zuen XIX. mendean.
Azken astean lau iturri neoklasikoak hesituta egon dira, eta bitartean CYR-PA enpresako (ondarearen kontserbazioa eta zaharberritzea) adituak arduratu dira azaleko garbiketa egiteaz eta euskarriak sendotu, galdutako materiala birjarri, pitzadurak itxi eta arrakalak zigilatzeaz. Zaharberritze guztietan esku-hartzea ahalik eta txikiena izateko irizpidea erabili da, bai eta erabilitako materialak jatorrizko hareharri eta kareharriarekin bateragarriak izateko irizpidea ere. Iruñeko Udalaren ondare-elementu hauetan aurreko esku-hartzeak honako hauek izan ziren: 2007an, Kontseiluko iturrian (Neptuno haurra); 2009an, Descalzoseko iturrian eta Errekoleten iturria, eta 2010ean Navarreríako iturrian (Santa Zezilia).
Elementuek, denboraren poderioz, zaharberritze hau behar izan dute, eguraldiaren eraginpean egonda zein herritarrek erabilita. Joan den astea arte, guztietan begi-bistan zegoen euripean zuzenago dauden eremuak ilundu zirela, eta harrian etengabeko “garbiketak” sortutako isurketa-markak eta onddoak zein goroldioa zituztela. Pilei eusten dieten burdinen lotuneen inguruan zeuden higadura handieneko eremuak.
Zaharberritze-lanek, guztira, 8.437 euroko kostea izan dute; eta kopuruak Neptuno haurraren iturriaren 1.387 euroko kostearen eta Errekoleten plazako iturriaren 3.477 eurokoaren artean, non, goiko lanak egiteko, garabi teleskopiko bat erabili behar izan baita. Bosgarren monumentu-iturria, oraingoan ukitu ez dena, San Jose plazatxokoa da.
SANTA ZEZILIAKO ITURRI “BERRIA”
• Eraikitze-urtea: 1798
• Diseinugilea: Luis Paret y Alcázar
• Tokia: Navarrería kalea
• Katalogatzea: monumentu-iturria
• Estiloa: neoklasikoa
• Tokiak: Santa Zezilia baselizaren parean kokatu zen 1798an, eta 1913an egun dagoen tokira, Navarrería plazara, lekualdatu zuten, hasiera batean hor, Santa Zezilia edo Zugarrondokoa izena zuen plazan, jartzeko sortu baitzen.
• Egindako lanak: Koipea, gorozkiak eta zikinkeria kentzea, azaleko garbiketan, eskalpeloz eta eskuilaz; euskarria sendotzea, pitzadurak kare hidraulikoaz betez; pigmentu mineralez tindatutako morteroa injektatzea, eta hautsitako eremuetan bolumena berreraikitzea.
• Aurrekontua: 1.664,67 euro
ERREKOLETEN PLAZAKO ITURRIA
• Eraikitze-urtea: 1788
• Egilea: Luis Paret y Alcázar
• Tokia: Errekoleten plazaren erdia
• Katalogatzea: monumentu-iturria
• Estiloa: neoklasikoa
• Egindako lanak: Koipea, gorozkiak eta zikinkeria kentzea, azaleko garbiketan, eskalpeloz eta eskuilaz; euskarria sendotzea, pitzadurak kare hidraulikoaz betez; pigmentu mineralez tindatutako morteroa injektatzea, eta beira-zuntzezko ziriak erabiltzea. Hautsitako eremuetan bolumena berreraikitzea.
• Aurrekontua: 3.477,49 euro
NEPTUNO HAURRAREN ITURRIA
• Eraikitze-urtea: 1778
• Egilea: Luis Paret y Alcázar
• Tokia: Kontseiluko plaza.
• Estiloa: neoklasikoa
• Katalogatzea: monumentu-iturria
• Estiloa: neoklasikoa
• Egindako lanak: Koipea, gorozkiak, eta zikinkeria kentzea, azaleko garbiketan, eskalpeloz eta eskuilaz; euskarria sendotzea, pitzadurak kare hidraulikoaz betez; pigmentu mineralez tindatutako morteroa injektatzea, eta beira-zuntzezko ziriak erabiltzea. Hautsitako eremuetan bolumena berreraikitzea.
• Aurrekontua: 1.387.79 euro
DESCALZOSEKO ITURRIA
• Eraikitze-urtea: 1856
• Diseinugilea: José Villanueva
• Hargina: Inocencio Lipúzcoa
• Katalogatzea: monumentu-iturria
• Estiloa: neoklasikoa, Luis Paret y Alcázarren iturrien antzekoa. Bost iturrietako bakarra izan zen hasieratik horman bermatzeko sortua.
• Tokiak: eraiki zenetik 1877ra iturria Udaletxearen atzean dagoen plazan egon zen (egungo Done Jakue plazan). Horrezkero, Descalzos kalean dago.
• Egindako lanak: Koipea, gorozkiak eta zikinkeria kentzea, azaleko garbiketan, eskalpeloz eta eskuilaz; eta grafitien garbiketa. Euskarria sendotzea, pitzadurak eta lauzak kare hidraulikoaz betez; pigmentu mineralez tindatutako morteroa injektatzea, eta galdutako eremuetan (ez higadura dutenetan) bolumena berreraikitzea.
• Aurrekontua: 1.906,94 euro