Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

Artea Oinez Kondestable jauregian

2021/03/26 - 2021/04/28
Astelehenetik igandera: 9:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00
Erakusketaren eskuorria

Nafarroa Oinez-en edizio berriari begira, Lizarra Ikastolak erakusketa artistiko berri bat proposatu du, Kondestable Jauregian egingo dena, martxoaren 26tik apirilaren 28ra bitartean. Erakusketak 100 artelan eta artxibo-material baino gehiago biltzen ditu, XX mendearen amaieratik gaur arte sortutako arte-adierazpenen aniztasunaren berri ematen dutenak.

Edizio honetako leitmotiva egunerokoa eta bere garrantzia da, hausnarketa eta pentsamendu kritikoa eragiten dutenak. Errepertorio garaikidea 80 artista baino gehiagoren proposamen bikainen protagonista da, honako disziplina hauetan: eskultura, eskulto-pintura, margoa, marrazkia, instalazioa, grabatua, bideoa, argazkia, inprimatze-digitala eta teknika mistoak.

Lan gehienak korronte abstraktuan koka daitezke, baina haien artean badira ere figuratiboa, espresionista, hiperrealista, sinbolista, informalista, eta abar. Bidenabar, azken joerak eta etorkizun oparoko gazteen proposamenak ere badaude.

Edizio honetan Lorea Alfaro García, Lizarrako Ikastolako ikasle ohiari omenaldia eskainiko zaio.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara