Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

BAKARRIK DAGO INORK BEHATZEN DION HORI ERAKUSKETAREN KATALOGOA

online
15/05/2020 - 31/08/2020

Eskuragarri dago, jada, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako artelanez osatutako ‘Bakarrik dago inork behatzen dion hori’ erakusketaren katalogoa. Begirada berri bat udal-bildumari Luisa Fernanda Lindo (Peru) eta Sergio Jair Méndez (Mexiko) komisarioen eskutik. Katalogoak erakusketaren filosofiaren berri ematen digu komisarioen gogoeten bidez, eta obra bakoitzaren irudi bat zein egileen curriculum labur bat erantsi ditu. Estudio Key agentziak diseinatu eta maketatu du. Esteka honetan kontsultatzen ahal duzu:

Bakarrik dago inork behatzen dion hori erakusketa. Re-visones/BEGIRADA BERRIAK IRUÑEKO UDALAREN ARTE GARAIKIDEKO BILDUMARI proiektua. Komisarioak: Luisa Fernanda Lindo eta Sergio Jair Méndez. Ziudadelako Arma Aretoa.

Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako hogeita hamar artelanez osatutako erakusketa –eskulturak, argazkiak, pinturak, instalazioak, bideoak eta obra mistoak– gizabidearen galeraren kausa eta ondorio diren arazo koiunturalen inguruko hausnarketa iradokitzen duten hiru ataletan banatu da: gorputza eta lurraldea; generoa eta identitatea, eta bizimodu posmodernoaren paisaiak, haren ondoriozko endekatzearekin batera. ARTISTAK: Helena Almeida, Elssie Ansareo, Carmen Anzano, Patxi Araujo, Ignacio Ardanaz, Elizabeth Aro, Ariane Artika, Amaia Gracia Azqueta, Miriam Bäckström, José Manuel Ballester, Rosa Brun, José Javier Caballero Orio, Joan Cortés, June Crespo, José Pedro Croft, Florentino Díaz, Miren Doiz, Ana Fernández, Joan Fontcuberta, Ignacio Llamas, Teresa Moro, Javier Muro, Alberto Odériz, Carlos Pascual, Álvaro Matxinbarrena, David Rodríguez Caballero, Curro Ulzurrun, Eulalia Valldosera eta Mariana Vassileva.



Erakusketaren inguruan bestelako jarduerak izango dira familia tailerrak ONLINE. IGANDEAK, 11:00ETAN. MAIATZAK ETA EKAINAK. Webgune honetan bidez. Lantegien xedea da gizaki egiten gaituzten dinamikez jabetzea, bai eta beste izaki batzuekiko, objektuekiko zein bizi ditugun tokiekiko ditugun interakzioez ohartzea ere. Zentzumen guztiak barne hartzen dituzten talde-dinamiken bidez eta horma-irudi bat eginda, parte-hartzaileen zentzumenen mugak zabaldu nahi dira, galdera honen erantzuna bilatze aldera: zerk definitzen gaitu gizaki gisa?

Itzuli edukiaren hasierara