Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

ZAINTZAREN ARTEA

2021/02/01 - 2021/02/26
09:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00.
Ikusi liburuxka

‘Zaintzaren artea’ erakusketa ikusgai izanen da Kondestablearen jauregian, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu Graduko emakume ikasleek egindako 16 lanen bilduma. Lan honekin omenaldia egin nahi izan da erizaintzaren lanbideari, pandemiaren garaian giltzarri bilakatu baita gaur egungo gizartean. Erakusketa doan bisitatu daiteke otsailaren 26ra arte.
Erizaintzari artearen bidez egindako omenaldi hau 16 panelen bidez egin da. Horietako bakoitzak sormen-kontzeptu ezberdin bat erakusten du, herritarrei helarazteko, pandemiaren egunerokoan oso presente egon den arren, askorentzat oraindik ezezaguna den lanbide hori. Erakusketaren egileak Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu Graduko hirugarren mailako emakume ikasleak izan dira. Panel guztiek ezaugarri berdinak dituzte (90 cm zabal eta 180 cm altu), eta horrek halako abiapuntu homogeneoa ematen dio erakusketari, hortik abiatuta esploratu ahal izateko ideietako bakoitza.
Erakusketaren inaugurazioa Kondestablearen jauregiko patioan izan zen astelehen arratsaldean, eta bertan izan zen Enrique Maya Iruñeko alkatea. Halaber, ekitaldian parte hartu zuten Arantxa Osinaga Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakariak eta erizaintzako eta arkitekturako dekanoek, Mercedes Pérez-Diezek eta Miguel Ángel Alonso del Valek. Erakusketa doan bisitatu daiteke, Kondestable Civivoxaren ordutegian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Pandemia iritsi baino lehen abiatu zen sormen lana
Erakusketa hau egiteko lanak duela urtebete baino lehenago hasi ziren, COVID-19a oraindik Espainiara iritsi gabe zegoenean. Lehenengo urratsa izan zen osasun arlotik kanpoko jendeari galdetzea haien ustez zer kontzeptuk definitzen duten hobekien erizaintza. Guztira 1.163 ideia jaso ziren, eta lanbidea hobekien identifikatzen zituzten horiek aukeratu. Lan hori egin eta gero, Arkitektura Eskolako Diseinuko Graduko ikasleak Erizaintzako Graduko ikaskideekin elkartu ziren, lanbide horren bokazioaren benetako errealitatera hurbildu ahal izateko.
Pandemiak, eta profesional horiek azken hilabeteotan lehen lerroan egin behar izan duten lan gogorrak ekarri dute erakusketa honek bizitza izatea hasierako helburutik haratago, hau da, 2020. urtean ospatzen zen Erizainen eta Emaginen nazioarteko urtea ospatzea.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara