Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

LKN-REN LANAK KONDESTABLEN

LKN artista hiritarrak bere hondarreko lanen bilduma aurkeztuko du Kondestable Civivoxaren patioan. Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era ateak zabalik izanen ditu, eta luma kartoian inprimatutako lanen erreprodukzioak ekarriko ditu, kaleko jatorrizko lanen argazkiekin lagunduta. Bidenabar, 17 minutuko bideo bat egonen da, non artistaren inguruko telebistako albisteen eta erreportajeen klippinga erakusten den. Erakusketan, bere lan enblematikoetako batzuk aurki ditzakegu: Osasunari buruzko marrazkiak, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Bakartxo Ruiz Bilduren legebiltzarkidearen arteko musua, eta Foruzaingoko bi gizonen arteko musua.

Bartzelonan Messiren eta Cristianoren arteko musua marraztu zuen Tvboy bezalako grafitigileen ildotik, artista anonimo nafarrak bere lanetan gaurkotasuneko uneak irudikatzen ditu, eta gure erkidegoko kolektibo nabarmenei omenaldia egiten die. Osasunako jokalariak, politikariak edo sanitarioak margotzen ditu, heroiak, santuak edo margolan ospetsuetako pertsonaiak bailiran.

Bere lanek gure hiriko artearekiko, zinemarekiko, tradizioekiko, ohiturekiko eta leku enblematikoekiko pasioa adierazten dute. Inoiz Bansksyrekin alderatu izan dute, arte iragankorreko grafitigilea baita, hormaren eta edozein unetan suntsi daitekeen pinturaren arteko euskarri bat erabiltzen baitu.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara