Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

EMAKUMEAK ETA ZAINTZA

2021/06/08 - 2021/06/26
Astelehenetik larunbatera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 22: 00etara
KATALOGOA IKUSI

Ekainaren 8tik 26ra, ‘Emakumeak eta zaintza’ erakusketa paratuko dute Kondestablearen Jauregian. Zaintza-lanen esparrua eta munduari eusteko duten eginkizuna agerian uzten duten gure hiriko irudi historikoen erakusketa da honakoa.

Erakusketan 40 irudi ikus daitezke, eta bide ematen dute emakumeek eta zaintza-lanek historian izan duten paperaz hausnartzera.

Iruñeko Udal Artxiboko, Nafarroako Museoko eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren fototekako funts eta bildumetatik aukeratu dira, baita beste artxibo pribatu batzuetatik ere, besteak beste, J. Gallerena eta Iruñeko Karitateko ahizpena. 

BIDEOA IKUSI:

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara