Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

2021/07/06 - 2021/07/14
Asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etik 20:30era, eta igandeetan eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Uztailaren 12an, astelehenarekin, irekiko da ere.

Bigarren urtez jarraian, pandemiaren ondorioak direla-eta, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ezin izanen da hiriko kaleetan barna ibili uztailaren 6tik 14ra bitarteko ohiko hitzorduan, baina aurten, bai, bisitatzen ahalko dira egun horietan Ziudadelako Arma Aretoan. Horrela, aukera emanen da, urruntze- eta edukiera-neurriak beteta, nahi duen orok argazki bat egin dezan Brauliaren, Toko-tokoren, Esther Arataren, eta gainerako erraldoien ondoan, eta baita kilikien, zaldikoen eta buruhandien ordezkaritzaren ondoan ere. Sarrera doan izanen da, eta Arma Aretoaren beheko solairuan ikusten ahalko dira erraldoi eta buruhandiak.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara