Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

IRENE CABAÑAS. TRIBU

2021/03/31 - 2021/05/16
Asteartetik larunbatera:11:30 - 13:30 eta 17:30 - 20:30. Igandeak: 11:30 - 13:30

Irene Cabañasek TRIBU erakusketa aurkezten du, esku hiperrealistak dituzten eskulturen bidez amatasun istorioak biltzen dituen lana. Iruñeko Ziudadelako Labean egonen da ikusgai, martxoaren 31tik maiatzaren 16ra.

Familiaren amatasun-istorioak propio ezagutzeko asmoz, artistak bere ‘tribu’-ko kideei testu baten bitartez galdera bati erantzutea proposatu zien: zer da zuretzat amatasuna? Erantzuna eman zuten emakumeak benetakoak dira, ez dute ezer ezkutatzen, eta ama izanda eukitako esperientziak kontatzen dizkigute. Batera, 32 urtetik 85 urtera bitarteko ikuspegiak azaltzen dituzte, eta, kronologikoki, intimitate partikularrak erakusten dizkigute, emakume askorentzat komunak izango direnak. Erakusketa esperientzia emozional gisa deskribatzen du artistak.

Irene Cabañas, Arte Ederretan lizentziatua da, eta Cuarentamásdoce-ren sortzailea. Bere delifecasting & bellycasting eskultura hiperrealisten bidez, beste pertsona batzuei euren bizitzako une bereziak gogoratzen laguntzen die. Artea eta amatasuna uztartzen ditu, emakume, ama eta artista gisa duen posizioa defendatuz.

“TRIBU galdera honetan oinarrituta sortu da: zer da zuretzat amatasuna? Bakoitzak galdera horri erantzuten diogu, gure audio ahotsekin osatzen diren idatzi intimoekin. 32 urtetik 85 urtera bitarteko emakumeek parte hartzen dugu, gure eskuetako eskultura hipererrealistak erakutsiz, kronologikoki lerrokatuta, amatasunaren bilakaera irudikatuz. Denboraren joanak bereizten gaitu eta antzeko bizipenek batzen gaituzte. Kritikatik urrun, ingurune intimo eta seguru batean kontatzen dena partekatzen dugu. Amatasuna baloratzea nire helburuetako bat da. Emakume gehiagori ahotsa ematea, beren istorioak protagonizatzeko. Sarea sortzea eta ama gisa elkarri lotzea… ” (IRENE CABAÑAS)

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara