Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

JAVIER MINA

01/04/2020 - 26/07/2020
Asteartetik ostiralera: 18:30 - 21:00. Larunbatak:12:00 - 14:00 eta 18:30 - 21:00. Igandeak: 12:00 - 14:00.
Erakusketaren dossierra

Ziudadelako Bolborategian ‘Javier Mina: Fusión’ erakusketa uztailaren 26ra arte bisitatzen ahalko da da ikusgai. ‘Fusioa’ erakusketa: Javier Mina artistaren begirada artega islatzen duten 20 argazkiren uztartzea, triptiko, diptiko eta paneletan multzokaturik daudenak. Ibiltzearen ekintzatik sortutako proposamen artistikoa da, ñabardura hutsal eta garrantzirik gabeko tokiei adi egindako joan-etorrietatik. Egilearen begirada pertsonala da, eta haren bidez zati bisualak uztartu eta emaitza ia piktorikoak lortzen ditu, testura sorta zabalak baliaturik, abstrakziora gerturatzen den multzoa osatzeko. 

Hauxe ez da Minak Bolborategian erakusten duen lehen lana; izan ere, 2008 amaieran eta 2009 hasieran beste erakusketa bat aurkeztu zuen eraikin berean, ‘Ezin aurreikusizko paisaia’ izenburupean. Ziudadelan ikusgai jarri zuen azken erakusketa ‘Autokatxarreria’ izan zen, egilearen bizitzan barnako ibilbide bat; 2012an ikusi ahal izan zen, Mistoen Eraikinean.

Javier Mina kontalari bat da, sormenaren alderdi ugari uztartzen dituena. Iruñean jaio zen 1950ean, egun Donostian bizi da, eta Literatura Konparatuan lizentziaduna da Sorbonako Unibertsitatean. Iruñean, Donostian, Durangon, Azkarragan eta Logroñon erakutsi dituen bakarkako lanak, baina, horrez gain, sariak eskuratu ditu literaturaren esparruan, besteak beste, Miguel Espinosa Saiakera saria, 2014an, El Ojo del Cíclope lanagatik, eta Nafarroako Gobernuko Saiakera saria, 2008an, Tigres de papel (Los tiranos literarios) lanari esker. Orduz geroztik beste zazpi lan argitaratu ditu, horietako azkena En busca de la inmortalidad, Berenice, 2019an.

Itzuli edukiaren hasierara