Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

MAPAMUNDITARRAK 2021

2021/09/17 - 2021/10/24
Asteartetik larunbatara: 11:30 - 13:30 eta 18:00 - 20:30. Igande eta jaiegunetan: 11:30 - 13:30. Astelehenak itxita.
ERAKUSKETAREN KOMISARIOA: ALEXANDRA BAURÉS (LA CARACOLA)
IKUSI FOILETUA

MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra bitarte eginen da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kulturgunetan. 2021eko edizioak Mugimendua sortzen duen mugimendu bat du izena , eta sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proposamen bat eskainiko ditu. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean eskuragarri dago.

Irailaren 17tik aurrera (ostirala), Ziudadelan, honako erakusketa hauek egonen dira ikusgai: The Anonymous Project (Labea), Itsaso Iribarren & Germán de la Riva, Marianne Mispelaëre eta María Kourkouta (Mistoen eraikina). Nahiz eta artista gonbidatuek erabiltzen dituzten formak anitzak izan (argazkigintza, zinema, marrazkigintza, eskultura edo ekintza), esperimentazio- eta hausnarketa-eremu amankomunak partekatzen dituzte.

Artxibo-irudietan keinuak behatzea giza-komunitateak partekatzen dituen emozioak agerian uzten dituen praktika bat da: fitxategiak zer garen erakusten diguten ispilu bilakatzen dira. Horrela, The Anonymous Project taldeak Laberako egin duen proposamenak uretara salto egiten duten pertsonen argazkiak biltzen ditu, denak familia-albumetatik hartuak. Halaber, María Kourkoutak, Mistoen eraikinean, “found footage” film laburra aurkeztuko du, 50eko eta 60ko hamarkadetako film grekoen pusketekin egina. Artistak pusketa horiek muntatu eta mantsotu ditu gorputzen adierazpenean arreta jarriz. Bestalde, Marianne Mispelaërek, Mistoen eraikinean aurkeztuko duen Silent Slogan sailean, Interneten aurkitutako mugimendu sozialen irudiak biltzen ditu, parte hartzaileen gorputz-kodeari erreparatuz.

Beste alde batetik, artistaren keinua emozioen katalizatzaile gisa MAPAMUNDITARREN edizio honetan nabarmentzen den praktika bat da. Horrela, Itsaso Iribarren & Germán de la Riva artistek Mistoen eraikinean gorputzen zatiak aipatzen dituzten hainbat eskultura aurkeztuko dituzte. Publikoa horiekin erlazionatu daiteke, eta beraiek performance baten bidez aktibatuko dituzte, irailaren 18an (larunbata). Era berean, Marianne Mispelaërek aretoan esku hartuko du trazuaren keinua eginez marrazketa-ekintza batean, irailaren 17an (ostirala).

Azken bost edizioetan, MAPAMUNDITARRAK proiektuak gorputza izan du ardatz, gizartea aldatzeko esparru gisa. Horrela, ‘Mugimendua sortzen duen mugimendu bat’ izeneko 2021eko edizioak xede du gorputzak zeharkatu eta azaleratzen diren emozioak behatzea.

ERAKUSKETAK

• Ziudadela
The Anonymous Project, The Deep End
Itsaso Iribarren & Germán de la Riva, Hiriak, bideak, gorputzak eta pusketak
Marianne Mispelaëre, Ukondoz ukondo
María Kourkouta, Itzulera Eolo kalera (Sei pintura herrikoi)
Erakusketa: Irailak 17 – urriak 24. Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan: 11:30 – 13:30. Armada etorbidea, z.g. Iruña
• Pilategia
Florencia Rojas, Ibai berberetan
Erakusketa: Irailak 11 – urriak 24. Lantegiak: irailak 11.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00.
Kale Nagusia, 64. Arreko Hirutasun Santuaren ondoan. Atarrabia
• Uharte zentroa
META-colectivo, Compost-ables
Erakusketa: Irailak 3 – urriak 24. Ostiraletan: 17:00 – 20:00. Larunbat eta igandeetan: 11:00 – 14:30. Kalbario kalea, 2 Uharte
• NUP / Sario
Fernando Renes, Vestibulum
Erakusketa: Irailak 3 – urriak 22. Astelehenetik ostiralera: 08:30 – 21:00. Arrosadia kalea, z.g. Iruña

JARDUEREN EGUTEGIA:

• Irailak 17, ostirala: 2021eko MAPAMUNDITARREN erakusketen irekiera Ziudadelako Labean eta Mistoen eraikineko 1. solairuan, eta Marianne Mispelaëreren ekintza, Mesurer les actes (Ekintzak neurtzea), egun guztian zehar, Mistoen eraikineko 1. solairuan.
• Irailak 18, larunbata: Itsaso Iribarren & Germán de la Rivaren ekintza: Silizioa. Hiriaren gainbehera, Mistoen eraikineko 1.solairua. Paseen ordutegiak: 12:00, 12:30 eta 13:00etan, goizez, eta 19:00, 19:30 eta 20:00etan, arratsaldez. Sarrera librea da, aretoan aurrez izena emanda pasea baino ordu erdi lehenago.
• Irailak 23, osteguna,16:30 – 19:30: Meta-colectivo taldearen lantegi irekia Uharte Zentroan. Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda:
• Irailak 25, larunbata, 19:00: Ana Esmith, Miss Beigeren performance-hitzaldia, Nafarroako Museoan. Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, 17:00etatik aurrera, Museoko txarteldegian. Bi sarrera pertsonako, lekuak bete arte.
• Irailak 30, osteguna, 16:30 – 19:30: Meta-Colectivo taldearen lantegi irekia Uharte Zentroan. Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda.
• Urriak 7, osteguna, 16:30 – 19:30: Meta-Colectivo taldearen lantegi irekia Uharte Zentroan. Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda:
• Urriak 8, ostirala, 18:30: topaketa Meta-Colectivo taldearekin Uharte Zentroan.

• Urriak 7, osteguna, 19:30: Alain Gomisen Félicité filmaren proiekzioa, Iturramako Civivoxean. Sarrera librea, aurrez izena emanda.
• Urriak 14, osteguna, 16:30 – 19:30: Meta-Colectivo taldearen lantegi irekia Uharte Zentroan. Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda:
• Urriak 14, osteguna, 19:30: Víctor Forniésen Un Padre filmaren proiekzioa eta solasaldia zuzendariarekin, Iturramako Civivoxean. Sarrera librea, aurrez izena emanda.
• Urriak 21, osteguna, 19:30: Iratxe Jaioren Onder de Vleugel (Hegalaren pean) eta Laetitia Cartonen Le grand bal (Dantza handia) filmen proiekzioa, Iturramako Civivoxean. Sarrera librea, aurrez izena emanda.

BIDEOA IKUSI

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara