Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

MIKEL BELASCOAIN ERAKUSKETA ZIUDADELAN

Mikel Belascoainek Ziudadelako lorategietan jarriko du ikusgai POEMA lana ekainaren 21ra arte. Kolore eta olerkiz beteriko bost pieza dira, eta horietako bakoitzak muturrera eramandako emozio bat irudikatuko du. Katarsia, Zirrara, Nahasmena, Nahia, Irrika eta Loreak besterik ez mundu garaikidearen adierazpen gisa aurkezten dira; izan ere, mundu hori prozesu katartiko eta zalantzazkoan dago murgildurik gaur egun, artistaren aburuz. Piezak atari zabalean egonen dira ikusgai, Ziudadelako lorategietako zenbait lekutan.
Piezak sortzeko, Mikel Belascoain Zamorako Ideas TX Ingeniería enpresarekin batera aritu da altzairu eta beirazko bastidore fotovoltaiko bat diseinatzen, horrek eutsiko baitie margolanei, kanpoaldean. Pieza piktoriko guztiak olio-pinturan eginak dira, eta Mikel Belascoainek idatzitako poema banak laguntzen die. Zeremonia eta Pertsona sailei jarraikiz, proiektu honekin ematen dio buru Arte Berriko Trilogia delakoari, azken zazpi urteak hura lantzen eman ondoren.

Itzuli edukiaren hasierara