Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA

2021/09/03 - 2021/10/03
Astelehenetik igandera, 10: 30etik 13: 30era eta 17: 30etik 21: 00etara (irailaren 5ean eta 12an, itxita).

Nafarroako Komikiaren Azokak hogeita hamar bat ekintza eginen ditu bere 12. edizioaren erakusketa-eskaintza osatzeko. Azoka 2021eko irailaren 3tik urriaren 3ra izanen da, Iruñeko (Kondestablearen jauregia, Gayarre antzokia eta Geltoki) eta Lizarrako (Fray Diego Kultur etxea, Karlismoaren museoa) hainbat gunetan. Bost lantegi programatu dira, topaketak egileekin, sinadurak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka, irakurketa-erakusleihoen instalazioa eta zinemako, antzerkiko eta musikako hainbat proposamen.

Kondestable Civivoxean ikusgai egonen da Komiki Azokaren erakusketa nagusia, ‘Sakrifizioa eta goraldia, David Rubínen komikien 15 urte’’, Asier Mensurok komisariatua. Erakusketa Afundación – Abanca Gizarte Ekintzak laguntzen du. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 10:30 –13:30 eta 17:30 – 21:00 (5ean eta 12an –igandeak– itxita). Irailaren 3an, David Rubín artistak bisita gidatua eginen du bere erakusketan barna, horma-irudi bat sortuko du, ikusleekin elkarrizketatuko da eta aleak sinatuko ditu.

ARGIBIDE gehiago: https://salondelcomicdenavarra.com /

LANTEGIAK
Bost lantegi programatu dira: 4 haurrei zuzenduak (Lego eta pertsonaien modelatzea), eta bestea, gidoiari eta orrira egokitzeari buruzko lantegi trinko bat da, 16 urtetik gorakoendako. Tokiak mugatuak dira eta izen-emateak tizacomic@gmail.com postaren bidez egin daitezke.

Kondestable Civivoxean bi lantegi eginen dira:

Irailaren 4ean, larunbatarekin, 11:30ean, ‘‘Sor ezazu zeure Memojia plastilinarekin’’ lantegia, OTTSTUFekin modelatuta, familiei zuzendua (8 urtetik beherakoentzat, helduren batek lagundurik). Lantegi honetan, plastilinarekin karikaturak egiteko oinarriak landuko dira Diego Escribano Ott OTTSTUFF artista eta diseinatzaile grafikoaren eskutik. Trikimailu errazei esker plastilinazko memojiak sortuko dituzte, esku-trebetasunak hobetu eta ‘’hiru dimentsiotan marrazten’’ ikasiz.

Irailaren 25ean, larunbatarekin, 10:00etan, «Komikiak egitea: ideiatik azken orrira» lantegia izanen da. Lantegi trinko bat da, “Subnormal. Una historia de acoso escolar” eleberri grafikoaren gidoigile Fernando Llor eta Miguel Porto marrazkilariaren eskutik. Bertan komiki bat sortzeko prozesua azalduko dute, jatorrizko ideiatik hasita azken arteraino, eta gidoiaren lanketa, orrien plangintza, biñeten banaketa eta narrazio grafikoaren baliabideak nola erabili azalduko dute. 4 ordu iraunen du. 16 urtetik gorakoendako. Leku kopurua mugatua da. Izen-emateak tizacomic@gmail.com. postaren bidez egin daitezke. 10:00etan, Kondestable Civivoxean.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara