Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

SYMPHONY. BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA

2021/09/09 - 2021/10/05
Astelehenetik ostiralera 11: 45etik 14: 00etara eta 15: 45etik 21: 00etara; larunbat eta igandeetan 10: 30etik 15: 00etara eta 16: 30etik 21: 00etara. Euskaraz, egunero 17: 15ean, eta astearte, asteazken eta ostegunetan 11: 45ean.

Irailaren 9tik urriaren 5era bitarte La Caixa Gizarte Ekintzak antolatutako ‘SYMPHONY. Bidaia birtuala musikaren bihotzera’ erakusketa izanen da ikusgai Sarasate Pasealekuan. Herritar orori zabalik, erakusketa Artea kalean programaren barruan dago, eta horren bidez Caja Navarra Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak pertsonengana hurbildu nahi dute artea, museoek eta erakusketa-aretoek eskaintzen duten ohiko esparrutik kanpo. ‘Symphony’ entzunezko eta ikusizko esperientzia da 360º-an, Beethoven, Mahler eta Bernstein-en konposizioen barnako bidaia birtuala, Gustavo Dudamel orkestra zuzendari handiaren eta Mahler Chamber Orchestra-ren eskutik. Entzuleak musika klasikoa bizi eta ulertzen ahalko du, orkestra baten barruan beste musikari bat bezala sentituz.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11: 45etik 14: 00etara eta 15: 45etik 21: 00etara; larunbat eta igandeetan 10: 30etik 15: 00etara eta 16: 30etik 21: 00etara. Euskaraz, egunero 17: 15ean, eta astearte, asteazken eta ostegunetan 11: 45ean.

Erakundeentzako eta beste kolektibo batzuentzako bisita gidatuak, astelehenetik ostiralera, 15: 00etan. Eskola-taldeentzako bisitak: astelehenetik ostiralera, 9: 30etik 11: 45era; euskaraz, astearte, asteazken eta ostegunetan, 11: 00etan. Hitzordua 900 80 11 37 telefonora deituz.

Symphony-k musika klasikoa inoiz ez bezala bizi eta sentitzeko aukera ematen dio entzuleari, VR teknologiari esker: orkestraren barruko beste musikari bat bezala sentituz. Entzuleak, irudiaren eta musikaren bidez, ulertzen ahalko du nola egur zati baten soiltasunetik edo metalezko zati baten zakarkeriatik eraikitzen den orkestra sinfonikoa bezalako unibertso sofistikatu eta ederra. Instrumentu baten barrura sartzea edo musikaren arimara bidaiatzea izanen dira, besteak beste, Symphony-k eskaintzen dizkigun aukeretako batzuk, Gustavo Dudamel orkestra zuzendari handiaren eta izen Mahler Chamber Orchestra ospetsua osatzen duten 100 musikari baino gehiagoren eskutik. L.v.Beethoven, G. Mahler eta L. Bernstein-en konposizioak protagonista dituen bidaia gidatua.

Symphony esperientzia bi espaziotan gertatzen da: lehenengo aretoan, ikus-entzunezko bat proiektatuko da pantaila handian eta soinu-sistema inguratzailearekin. Honek irudi eta soinuen unibertso batean murgiltzeko aukera emanen digu, ondoren datorren VR esperientziaren hitzaurre gisa. Bigarren aretoa Errealitate Birtualeko ekipo eta bisoreen bidez murgiltze-esperientzia izateko da. Entzunezko eta ikusizko esperientzia, 360º-an. Azken teknologia sentsibilitatearekin eta sormen bisual eta musikalarekin uztartzen dituen planteamendu osoa.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara