Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

ARTE EGUN BAT IRUÑEKO

07/10/2020 - 21/03/2021
12:00 - 15:00 eta 17:00 - 20:00

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak ‘Arte egun bat Iruñerako’ sortu dute, doako sarrerako jarduera hiriburuko biztanleendako, asteazkenetarako, ohiko ordutegian, hau da, 12:00etatk 15:00etara, goizez, eta 17:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Hori da erakunde artistikoak eta Iruñeko Udalak sinatutako hitzarmenaren puntuetako bat, baina barne hartzen du, baita ere, Udalaren arte garaikidearen bildumakoa den Vik Muniz-en obra baten lagapena, erakusgai paratzeko. Obra hori datorren martxoaren 21a bitarte egonen da ikusgai. ‘Arte egun bat Iruñean’ ekimenaz baliatzeko gonbidapenen erreserba Nafarroako Unibertsitateko Museoaren webgunearen bidez egin behar da, https://museo.unav.edu/exposiciones/actuales, edo aurrez aurre, museoko txarteldegian bertan. Bisitariak Iruñean bizi direla egiaztatzeko, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko da aldez aurretik, eta posta kodearen arabera eginen da.

Museora bertaratzen direnek ikusten ahalko dituzten obren artean izanen dira ‘Kyber pass, Self portrait as an oriental (after Rembrandt)’, Vik Muniz artistaren Medium Digital Print papereko argazki bat, Iruñeko Udalaren arte garaikidearen bildumako pieza bat, erakusketarako laga dena. Aipatutako obra 2005eko ARCO Azokan erosi zuen Udalak, 2005ean, Madrilgo Elba Benítez galerian. Erakusketaren aseguruak egindako tasazioak kuantifikatutakoaren arabera obraren balioa % 80 handitu da, eta horrek erakusten du gaur egun artista horrek sortzen duen interesa.Iruñeko Udalak lagatako obra Vik Muniz brasildarraren erakusketaren parte da, gizarte- eta ingurumen-gaiekin engaiatutako artista, errealitatearekin jolas egin eta obra ikoniko zein eguneroko irudiak berrinterpretatzen dituena. Erakusketak artistaren 25 urteko lanen sorta biltzen du.

Iruñean artearen hedapena sustatzeko lankidetza
Iruñeko Udalak 6.000 euro emanen ditu erakusketaren ekoizpen-gastuetan laguntzeko, sinatutako hitzarmenaren baitan, eta horretaz gain beste akordio batzuk ere badira, besteak beste, sormen artistikoko lantegiak Vik Munizen obrari buruz eta Museoko erakusketaren osagarri izanen diren hitzaldiak, Ziudadelako Arma Aretoan. Azkenik, bi erakundeek hedapen eta komunikaziorako ekimenak eginen dituzte elkarrekin, bai eta beste protokolo-ekitaldi batzuk ere, erakusketaren eta antolatzen diren bestelako jardueren inguruan.
Lankidetza-hitzarmena sinatuta, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko alorrak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak interes komuna erakutsi dute hirian kalitatezko arte- eta kultura-jarduerak sortu eta sustatzeko. Eta hori egiten dute publikoari kultura eskuragarriago jarriz (proposamena da), herritarren partaidetza dinamizatuko duten jarduera publikoak programatu eta, aldi berean, arteetan sormenari laguntza emanda hezkuntza, berrikuntza eta gizarte aldaketarako eragile gisa. Hitzarmen hau sinatzeak ekarriko du bi entitateen arteko balio partekatuak, hau da, komunitatearekiko konpromisoa eta zerbitzua, indartzea, bai eta ingurumenaren kontserbazioaren eta jasangarritasunaren aldeko kontzientzia hartzea, kulturaren eta arte garaikidearen aldeko apustu egitea aldaketarako eragile gisa, eta sormena eta bikaintasuna bultzatzen dituzten proiektuetan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara