Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

NAFARROAKO KOMIKIAREN XI. AZOKA.

2020/09/04 - 2020/10/04
Asteartetik larunbatara: 11:30 - 13:30 eta 18:00 - 20:30. Igandeak eta jaialdiak:11:30 - 13:30.
MÁS INFORMACIÓNPROGRAMA Ikusi liburuxka

Nafarroako Komikiaren XI. Azokak programa bat abiatuko du urriaren 4ra bitarte, non erakusketak, bisitak, lantegiak eta topaketak eginen diren, berriz ere honako toki hauetan: Kondestable Civivoxa, Ziudadela eta Iruñeko La Morea merkataritza-gunea, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea eta Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxea.

Azokaren atarian komiki-aleak sinatuko ditu Bernalek, gero azoka abiatuko da irailaren 4an, ostiralarekin, José Luis Ágredaren agerpen eta jendaurreko solasaldiaren bidez, eta 5ean, larunbatarekin, ilustrazio-lantegi bat, ardo-dastaketa bat eta zuzeneko marrazketa-saio bat eginen dira. Horietaz gain, beste zenbait ekitaldi programatu dira, hala nola “Homenaje a Topor” erakusketarako bisita gidatua, erakusketaren komisarioaren eskutik, familiarteko komiki-lantegi bat eta haurrendako Lego-lantegi bat.

Bederatzi egilek osatzen dute hamaikagarren azokaren kartela: Laura Pérez Vernetti (Sari Nagusia ibilbideari Bartzelonako 36. Nazioarteko Komiki Azokan); Myriam Cameros Sierra (I. Bruguera saria, Eleberri Grafikoan); Luis Martorell (“El otro lado de la ventana”); Quan Zhou (“Gazpacho agridulce. Una autobiografía chino-andaluza”, “Andaluchinas por el mundo”, “El gran libro de los niños extraordinarios”); Buyan taldea (Aritz Trueba, Martin eta Xabier Etxeberria, eta Josu Igoa); Nacho Martínez “Ignatus” (“FallaZ”, “Putovirus”); Ernest Sala (La Trilogía del Baz-tán); Bernal (“Errebelazio-egilea” Bartzelonako nazioarteko komiki-azokan, “Urteko umorista” Zaragozako IX. Umore Jaialdian); José luís Ágreda (“¡Eh, tú, chaval!”, “Cosecha Rosa”, “Cosecha CMYK”, “Cinco Mujeres”, “Anunciado en Televisión”).

Aurrekoez gain, Nafarroako Komiki Azokak honako jarduera hauek hartuko ditu: lau lantegi, bi masterclass, Topor animazio-filma, ardo-dastaketa bat marrazkietan, zazpi sinadura-ekitaldi, zortzi elkarrizketa/topaketa egileekin jendaurrean, eta bi marrazketa-ikuskizun hareaz, bertatik bertara. Eta estreinako aldiz, Azoka kalera aterako da, Ziudadelako lorategietan, atari zabalean, Sergi Díezen “Comics con finados” izenburuko erakusketaren bidez eta Iruñeko Liburu Azokaren bi aurkezpenen bidez. Azokaren jarduera guztiak doan izanen dira, betiere dagokien zentroetan aurrez izena emanda. Ordutegiak eta bestelako zehaztasun batzuk datozen asteetan iragarriko dira http://www.salondelcomicdenavarra.com/ webgunean.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara