Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ekitaldiak

Urria
16

2021-10-16, 10:00 – 12:00

Ibilbidea Gaztelugibel eta Iruñeko Ziudadelan barna, biodibertsitate handia duten Iruñeko parke horietako flora- eta fauna-aberastasuna ezagutze aldera.

Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Urria
16

Kondestablea, 2021-10-16, 19:00 – 21:00

LA POINTE COURTE (La Pointe Courte; Francia; 1955; 86’)
Gizon bat bere jaioterrira itzultzen da, Pointe Courte izeneko arrantzale auzo ospetsu batera, non bere emazte paristarrarekin elkartzen da. Egun batzutan zehar, bikote-harremana aztertzen da eta arrantza-herriaren eguneroko bizitzaren sekuentziak erakusten dira.
Doan. Aurrez izena emanda.

Hizkuntza: Gaztelania.

Urria
16

Juslarrochako Civivoxa, 2021-10-16, 18:00 – 19:00

Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu askotarikoak deskubritzen joango gara. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizitu eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin. Naturan murgiltzeko prest?
+3 urte, heldu batek lagunduta
Doan. Aurrez izena emanda.

Hizkuntza: Euskera

Urria
16

Milagrosako Civivoxa, 2021-10-16, 12:00

Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu askotarikoak deskubritzen joango gara. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizitu eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin. Naturan murgiltzeko prest?
+3 urtetik gora, heldu batek lagundurik
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza: Gaztelania

Urria
17

Urriak 17, 12:00. Kondestable Civivoxa. Pablo Sarasate Museoaren Aretoa.

Nafar sustapena

Pablo Sarasateren matinéeak erakusketa ederra izan ziren une hartako nafar talentu nabarmenentzat, interpreteak nahiz konpositoreak sustatuta. Programa honek lekukoa hartu dio musikari iruindarrari, garai hartako eta egungo nafar artisten lanek osatutako errezitaldia eskaintzeko. Horrela, Pablo Sarasateren beraren lanez gain, gure lurraldeko beste musikagile batzuen piezak entzunen ditugu: Joaquín Gaztambide, Joaquín Larregla edo Koldo Pastor.

Beatriz Pomés, flauta.

Doan, aurrez izena emanda

Urria
18

Hileko hirugarren astelehenean ospatzen da. Koordinatzailea Sophy Villegas da. Urriaren 18an jorratuko den liburua honakoa da: ‘Corazón que rie, Corazón que llora, Maryse Condé-rena’.

Irakurketa-klubak helduei zuzenduta daude, eta Civivoxeko 5. aretoan egiten da. Kide-kopurua 15-19 pertsonakoa da; izan ere, Civivoxeko aretoaren gehieneko edukiera 19 pertsonakoa baita (Coviden aurkako segurtasun-neurriak errespetatuz). Saioek ordu eta erdiko iraupena dute. 19: 00etatik 20: 30era.

Irakurketa-klub bateko kide izateko, honako datu hauek baino ez dira eman behar liburutegian: IZENA ETA ABIZENAK, KONTAKTU-TELEFONOA eta KORREO ELEKTRONIKOA.

Plaza batzuk libre daude.

Urria
19

2021-10-19, 17:00 – 19:00 Iruñeko auzoetako hiri-baratze komunitarioetan egiten diren jarduerak ezagutzeko lantegia. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Urria
19

URRIAK 4, 18:00. ITURRAMA

URRIAK 19, 18:00. SANDUZELAI

Carmen y Lola. Arantxa Echevarría. Espainia. 2018. 103′. Drama

* Bereziki gomendatua genero-berdintasuna sustatzeko.

Urria
14
Urria
19

Kondestablea, 2021-10-14, 19:00 – 20:00

Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko. Ni neu izango naiz zuen anfitrioia eta zuen gidaria, gure
musikaririk handienaz zerbait badakidalako, hainbesteraino non uste baitut “sarasatelisi” sakona jasaten dudala, Sarasateren irudiagatik obsesionatuta nagoela esan liteke, nahiz eta irakaslearen eguneroko kontzertuei esker
asko hobetzen egon.
Ez banandu, mesedez… gorde distantziak.
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza: gaztelera.

Urria
20

‘Kopaz Kopa’ da Nafarroako Antzerki Eskolan urriaren 20an, 19: 00etatik aurrera, Ados Teatroak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

Itzuli edukiaren hasierara