Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Taillerra

ZINEMARA EGUNEROKOTASUNETIK HURBILTZEA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/22 - 2021/05/23
10:30-13:00 + 11:00-14:00
IONE ATENEA
IZEN-EMATEA / SALMENTA

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Ikusi liburuxka

KONDESTABLE CIVIVOXA. MAIATZA 22, LARUNBATA (10:30-13:00) + MAIATZA 23 IGANDEA (11:00-14:00)

Esperimentazio-laborategia. Femkultur. Ione Atenea.

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.

ZINEMARA EGUNEROKOTASUNETIK HURBILTZEA
>
Esperimentazio-laborategia.

Laborategi honen lehen zatian, ibilbide laburra eginen dugu zinema munduko erreferente batzuen inguruan, haien ingurune hurbilenetik abiatuta.
Gero, parte-hartzaileei ariketa praktiko bat egitea proposatuko zaie, bakoitzaren egunerokotasunetik abiatuta, egunkari bat, gutun bat edo erretratu filmatu bat sortzeko (edota nahi duten beste edozer).


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara