Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

AHÁ!, ALAS CIRCOREN ESKUTIK, ZIUDADELAN

2021/08/04
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 4an, 20:00etatik aurrera, ‘Ahá!’ obraren txanda izanen da, Alas Circo konpainiaren eskutik. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Ikuskizuna 5 m-ko garaierako egitura mugikor baten barruan gertatzen da, eta horri esker bost artistak ikusleengana hurbilduko dituzte beren trebetasunak, pistan bertan egonen balira bezala. Herritar guztiei zuzenduta, hizkera erraza eta naturalean; ikuskizunaren ezaugarri nagusia aireko teknikak eszenografia funtzionalekin batera erabiltzea da, eta horrek, hain zuzen, definitzen du konpainiaren lan ildoa. Zirkuko troupe bitxi honen historiak dio Andaluziako tenperatura beroetan entrenatuz ekin ziola bere ibilbideari, bere hizkera propioa aurkituz aniztasunean eta diziplina anitzeko izaeran. Akrobaziak nonahi, bankinak, bihurkadak, malabareen hegaldiak eta aireko teknikak.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara