Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

ARGAKO ERREGINA

2021/08/09 - 2021/08/19
19:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA DOAN LEKUA BETE ARTE (30 PERTSONA GEHIENEZ)

Ikusi liburuxka

Estefania de Paz aktoreak, Remigia Echarren funanbulista iruindarraren omenez, ‘Argako Erregina’ ikuskizuna taularatuko du. Funtzioak Ziudadelako 7. poternan izanen dira, abuztuaren 9tik 13ra eta 16tik 19ra, 19: 00etan. Sarrera librea izanen da lekua bete arte, 30 pertsona gehienez.

Garai batean, Iruñeko kateme guztiek Remigia zuten izena. Iruñeko karrika baten izena Remigia Echarren da eta, nork daki ez ote duen emakume hark bizirik iraunen gure adinekoren baten oroimenean. Emakume aparta, funanbulista, oso artista ezaguna XIX. eta XX. mendeen arteko Iruña hartan. Nor da Argako Erregina, Madmoiselle Agustini edo Sokaren Erregina esaten zioten emakume hura? Nondik sortu zitzaion altueratan oinez ibiltzeko desio hura, noiz eta horrelako balentrien erreferentziak gutxi ziren garaian?

BIDEOA IKUSI

Itzuli edukiaren hasierara